Borrar
LAGUNgune programaren helburua, konfiantzazko eta segurtasuneko espazio bat ahalbidetzean da. PIXABAI

Adinekoei entzun eta arreta emateko LAGUNgune espazioa, Durangaldeko Mankomunitatean

Pertsonei laguntza emozionala ematea bilatzen duen gune berria abendutik aurrera jarriko da martxan

NAHIKARI CAYADO

DURANGO

Astelehena, 30 azaroa 2020, 02:52

Comenta

Eskualdeko 60 urtetik gorako pertsonei zuzendutako banakako arreta psikologikorako programa berria jarriko du martxan abendutik aurrera Durangaldeko Mankomunitateak. LAGUNgune izeneko programaren helburua, konfiantzazko eta segurtasuneko espazio bat ahalbidetzean datza. Profesionalek gidatua izango da, eta erabiltzaileek bizipenak partekatzeko, beldurrak edo kezkak adierazteko, edo, beste barik, berba egiteko eta barrua hustutzeko balioko dien gune aproposean bilakatuko da.

«Adineko pertsonak dira Covid-19aren eraginen aurrean zaurgarritasun handiena erakusten duen biztanleriako taldeetako bat», azpimarratu dute Mankomunitateik. Izan ere, nagusien osasunean pandemiak izan duen eraginaz gain, ziurgabetasun eta beldur uneak bizi dituzte, eta horiek eragin fisiko, psikologiko eta emozionalak eragin dezakete kolektiboan. «Azken hilabete hauetan, pertsona askok euren oreka psikoemozionala okertzen ari zela ikusi dute, tristura eta ondoez sentsazioa areagotuz. Kasu askotan gainera, isolamenduak eta bakardadeak hori guztia larriagotu egin dute», nabarmendu dute ere.

Hori dela eta, Durangaldeko entitate horren Adinekoen Zerbitzuak banakako arreta psikologikorako programa berria, doakoa izango dena, jarriko du martxan datorren astetik aurrera. Hiru helburu nagusi izango ditu: pertsonei laguntza emozionala ematea egungo egoera soziosanitarioari aurre egiteko, adinekoen egoera psikoemozionala larriagotzea prebenitzea, eta nork bere burua zaintzeko jarraibide osasungarriak sustatzea.

LAGUNgunen parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik Mankomunitateko Adinekoen Zerbitzuarekin harremanetan jartzea, telefonoz -946200546- edo posta elektronikoz -terceraedad.mdurango@bizkaia.org-. Ondoren, telefonozko edo aurrez aurreko banakako hitzordu indibidual bat lotuko da, pertsona bakoitzaren egoeraren arabera. Espazio berri horrek «pertsona bakoitzari eskainiko dio laguntza, banakako saioen bidez, beharrezkoa den denbora guztian», azaldu dute sustatzaileek.

Saio horiek 45eta 60 minutu arteko iraupena izango dute eta Psikologiako profesionalek zuzenduko dituzte. Bertan, erabiltzaile bakoitzak bere bizipenak, arazoak eta beldurrak adierazi eta partekatu ahal izango ditu, betiere anonimotasuna eta konfidentzialtasuna bermatuta.

Abadiñon, Atxondon, Elorrion, Garain, Iurretan, Izurtzan, Mañarian, Otxandion eta Zaldibarren erroldatutako 60 urtetik gorako pertsonek jo ahal izango dute zerbitzu horretara. Programa berria oinarrizko gizarte-zerbitzuekin eta Osakidetzarekin koordinatuta gauzatuko da, kasuren bat beste baliabide espezializatu batera bideratu beharko balitz ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Adinekoei entzun eta arreta emateko LAGUNgune espazioa, Durangaldeko Mankomunitatean

Adinekoei entzun eta arreta emateko LAGUNgune espazioa, Durangaldeko Mankomunitatean