Adimen desgaitasuna duten pertsonak lagundu nahi? Gorabidek 50 plaza zabaldu ditu abuzturako

Interesdunek beraiekin igaroko dituzte bi aste Sanxenxo, Gijón, Oviedo, Santoña, Lardero, Zarautz, Atarrabia edo Iruñean

Jueves, 20 de junio 2019

Gorabideko Astialdiko Zerbitzuak aste honetan iragarri du 50 plaza eskaintzen dituela elkarteko adimen desgaitasuna dutenen oporretako talderen batekin abuztuko bi aste pasatu nahi dituzten boluntarioentzat. Interesdunak Sanxenxo, Gijón, Oviedo, Santoña, Lardero, Zarautz, Atarrabia edo Iruñako oporretako helmugetara joango dira. Beraz, esperientzia aberasgarri eta ohikotik kanpoko horretan parte hartu nahi baduzu, dei ezazu 94 443 12 10 zenbakira edo idatzi tiempolibre@gorabide.com helbidera.

Publicidad

Gorbidetik nabarmendu dutenez, interesa dutenek 5-8 boluntarioko talde bateko kide izango dira eta 15-30 erabiltzaileez arduratuko dira. Uztailean ospatuko diren hamar bidaietarako, elkarteak kupoa itxi duela jakinarazi du ere bai. Hala ere, abuztuan aste pare bat boluntario bezala igaro nahi dituztenek prestakuntza labur bat jaso beharko dute, eta, ondoren, laguntza-beharraren arabera banatuta egongo diren talderen baten parte hartuko dute. «Plaza horietako bat hartzeko bakarrik behar da esperientziaz gozatzeko gogoa izatea. Ez da ikasketa espezifikorik behar, oinarrizko prestakuntza eskaintzen dugulako eta etengabeko jarraipena egiten dugulako egonaldi guztian» azaldu du Maite Fernándezek, Gorabideko Astialdiko Zerbitzuko zuzendariak.

«Boluntarioek eman baino askoz gehiago jasotzen dute»

Hortaz aparte, gaineratu du adimen desgaitasuna duten pertsonei aisialdi inklusiboaz gozatu ahal izateko laguntza eskaini nahi dieten guztiei animatzen dietela aukera hori galdu ez dezaten. «Esperientzia aberasgarria da eta eman baino askoz gehiago jasotzen dutela esaten dute itzultzerakoan boluntario guztiek». Hori nahikoa ez balitz, «boluntarioek emandako orduek Aisialdiko titulu ofizialeko zati teorikoa osatzeko balio izango dute eta baita ikasketa batzuetan aukera libreko kreditu bezala konbalidatzeko ere», nabarmendu du.

Gorabidetik gogorarazi dute ere bai boluntariotza oso garrantzitsua dela adimen desgaitasuna duten pertsonen garapenerako. «Beste ingurunetan eta beste pertsona batzuk ezagutzeko aukera daukate. Eta izena emanten dutenak haiekin egon nahi duten pertsonak izan behar dira. Hemen ez da inor betebeharren arabera egon behar», azaldu du. Gainera, familientzat ere garrantzi handia duela esan du: «Arnas hartzeko egun batzuk dauzkate, indarrak hartzeko».

Esan bezala, esperientzia ahaztezin bat bizi nahi baduzu, Gorabideko Astialdiko Zerbitzuarekin kontaktuan zaitez 94 443 12 10 telefonora deituta edo emailez tiempolibre@gorabide.com. Ez zara damutuko!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad