Borrar

Abereh taldearen kontzertua izango da ostiralean, Lemoan

Emanaldia Kotxepin Kultur Etxean izango da, 20.30ean

Paul Picado

Asteartea, 12 uztaila 2022, 19:31

Comenta

Abereh taldearen kontzertua izango da ostiralean, Lemoan. Emanaldia bertako Kotxepin Kultur Etxean izango da, 20.30ean, eta kontzertura bertaratu nahi izanez gero, 6 eta 2,10 euro artean ordaindu beharko da. Horrela, helduek, 6 euro ordaindu beharko dituzte; Kotxepin Lagunek, 4,20 euro; umeek, 3 euro eta Kopetxi Txikikoek, 2,10 euro. Sarrerak hemen eros daitezke.

Abereh, berez, Balmasedan jaiotako Erik Berganza abeslariaren ezizena da. Bost urteko ibilbidea du dagoeneko bakarlari gisa, eta bost urte horietan lau lan kaleratu ditu. Bere lehen lana, 'Zaunka datoz arin' izan zen, 2017. urtean berak ekoiztutakoa. Bigarren lana, handik urtebetera kaleratu zuen, 'Logela sessions' izenekoa. Hirugarrena, 'Laino eta belatz artean' izenekoa, 2019. urtean plazaratu zuen, Tolosako Bonberenea Ekintzak diskoetxearekin.

Abeslariaren azken lana, 'Joan-etorrian' dugu. Iaz kaleratu zuen, Bonberenea Ekintzak diskoetxearen eskutik eta soinu teknikari gisa eta produkzio lanetan ere aritzen den Karlos Osinaga 'Txap' abeslari eta musikari euskaldunaren laguntzarekin.

Dena den, bakarrik aritu aurretik, beste talde batzuetan ere aritu da abeslaria, hala nola, Hartzak Blues Band blues&rock taldean eta Estricalla hardcore punk taldean. Orain darabilen estilo nagusia folk rocka da, baina batzuetan punk rocka ere tartekatzen du.

Ostiraleko kontzertuan azken diskoa osatzen duten zazpi kantak joko ditu, baita aurreko lanetako beste zenbait ere, gutxi gorabehera 45 minutukoa izango den publiko guztientzako emanaldian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Abereh taldearen kontzertua izango da ostiralean, Lemoan

Abereh taldearen kontzertua izango da ostiralean, Lemoan