1984ko udara bueltatzeko aukera eskainiko digu gaur FANT-ek
Zinemaldi Fantastikoaren 25. edizioaren aurreko hiletan izango diren generoko lan berrien aurretiko estreinaldien baitan dago 'Summer of 84' filmaren emanaldia
El Correo
Miércoles, 30 de enero 2019, 23:11
'Summer of 84' filmaren aurretiko estreinaldia izango da gaur Golem-Alhondiga zinema aretoan. Maiatzaren 2tik 11ra ospatuko den FANT Zinemaldi Fantastikoaren 25. edizioaren aurreko hiletan izango diren generoko lan berrien aurretiko estreinaldien baitan dago emanaldia.
Publicidad
Anouk Whissell, François Simard eta Yoann eta Karl Whissell dira gaur proiektatuko den filmaren zuzendariak. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da, baina 16:00etatik aurrera gonbidapena jaso beharko da txarteldegian (gehienez bi, pertsona bakoitzeko).
Antolatzaileek gogorarazi dutenez, filma Sundanceko Jaialdian aurkeztu zen eta 2018ko Sitgeseko Jaialdiko Sail Ofizialean lehiatu zen. «Nerabeak protagonista ziren 1980ko hamarkadako fantasiazko zine komertzialari omenaldia egiten dion beldurrezko eta suspenseko thriller bikain eta eraginkorra da», azaldu dute.
Baina zertan datza 'Summer of 84' filma? Nerabe talde batek susmatzen du euren auzoko polizia agente bat serieko hiltzailea dela. Uda gizon hori zelatatzen igaroko dutela erabaki dute, beren teoria egiaztatuko duten frogak eskuratu ahal izateko. Halere, egia hurbildu ahala, arriskua ere hazten joango da.
FANTek bere ikus-entzuleekin elkartzeko aitzakia bilatu du Zinemaldia maiatzean ospatu aurretik. Estatu mailako aurretiko estreinaldi bat antolatuko du hilean behin, Golem-Alhondiga zinema aretoetan eta gaurko saioaren ondoren, otsailaren 21ean, Nicole Kidman protagonista duen Karyn Kusama zinegile estatubatuarraren 'Destroyer' lanaren txanda izango da. Martxoaren 7an, bestalde, Koldo Serrak zuzendu eta Emma Suárez, Nathalie Poza eta Hugo Silva protagonista dituen '70 binladens' filma estreinatuko da. Ez ezazue pentsa eta anima zaitezte gaurko proiekzioaz gozatzera.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión