Tyler Herro du izena. Heroia, esan dezakegu, Herro-ren ordez. Hogei udaberrik apaintzen dute Milwaukeen, San Sebastian egunean, jaiotako eskolta hau. Ligan bi hamarkada emanak balitu bezala jokatzen du, egia esan. Joan den astean, Bostonen aurka, 37 puntu egin zituen. Earving 'Magic' Johnsonek duela 40 urte mundua harritu zuenetik hasiberri baten emanaldirik onena oparitu zigun. Bai, lau hamarkada igaro dira horrelako zerbait ikusi zen azken alditik.
Publicidad
Nor eta 'Magic' izan zen. Philadelphiaren aurkako final handiaren seigarren partidan. Pibot gisa kantxaratu zen, Kareem Abdul Jabbarren lesioaren ondorioz. NBAn aritzen zen lehenengo urtea zen. Pibot moduan hasi baina postu guztietan jokatzen amaitu zuen. Eta nola gainera. Lakerskoei titulua eman zien 42 puntu sartuta eta 15 errebote harrapatu ondoren. Harrigarria, ezta?
Herro mitotik urrun dago oraindik. Baina finaletik hurbil dabil, pauso batera dauka, eta agian eraztuna ere eraman dezake bere debuteko denboraldian. Eta bitxiena, behar bada, zera da: gazteari gertatzen ari zaion guztia hamahiru zenbakiaren zorte onarekin zerikusia duela ematen du. Herroren agerraldak ezin dira ezustekoak izan Brad Stevensentzat, Bostoneko entrenatzailearentzat. Bera iazko draftean aukeratu nahi zuen jokalaria baita. Izan ere, berdeentzat egin zuen aurre-entrenamenduan 100 saiakeratik 80 kanasta lortu zituen hiru puntutako marratik...
Zorte txarreko gauzak. Draftean aukeratzen zen ordena zehazteko loteriak 14. postua eman zion Bostoni. Miamiri, ordea, 13.a. Eta noski, Floridakoek Wisconsineko perla eraman zuten. Zorte ona Herrorentzat. Boston historia eta prentsa hobea du, baina Spoelstraren alboan protagonista izateko aukera aurkitu du. Gora zu Tyler Herro, munduko hasiberrien heroia.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión