Guillermo Etxebarria, Seaskako sortzaileetako bat
Iparraldean lan handia egin zuen zaldibartarra
Lunes, 27 de diciembre 2021, 17:47
1954an Zaldibarren jaioa, 45 urte baino gehiago eman zituen Lapurdin bizitzen. Lan handia egin zuen Seaskan, eta handik garatu zuen bere ibilbide profesional osoa. Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioaren eta Herri Urrats jaialdiaren sortzaileetako bat izan zen. Urte askoan irakasle, bere ibilbide profesionaleko azken hamabost urteetan Baionako Bernat Etxepare lizeoko zuzendaria izan zen, 2016an erretiroa hartu zuen arte. Euskararen eta euskal kulturaren aldeko hainbat ekimenetan parte hartu zuen, eta Baionako Lau Haizetara abesbatzako kide ere bazen. Urrian zendu zen.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión