Beti Durangon
Euskara. Azokari buruzko zenbaki bereziak egin ditu 'Territorios' gehigarriak lehen urtetik
EL CORREO
Jueves, 25 de marzo 2021
Bada data garrantzitsu bat gehigarri honen eta euskararen arteko harremanean: 2007ko urriaren 27a. Ordutik hona, hamahiru urte eta erdi igaro dira, eta astero bi orrialde argitaratzen dira euskaraz, salbuespen gutxi batzuekin. Edonola ere, beti agertzen da bat, gutxienez. Baina hori gertatu baino lehen, 1996ko abendutik hasita, 'Territorios'ek arreta berezia eskaini dio Durangoko Azokari, euskal kulturaren jai handiari. Batez ere literaturaren arloan, baina baita kulturaren beste esparru batzuetan ere.Durangoko hitzordu garrantzi-tsuari emandako arreta hori zenbaki berezi batean islatu ohi da. Bertan, orrialdeen erdiak Bizkaiko herri horretan ospakizun egunetan gertatu dena zehazteko erabili dira. Gehienbat euskaraz idatzitako testuak, non programazioa, aipu garrantzitsuenak eta berritasun aipagarrienak jorratzen diren, edizio bakoitzeko gaiei buruzko erreportajeak eta saioetara gonbidatutako pertsona ospetsu batzuekin nahiz antolatzaile eta arduradunekin egindako elkarrizketak ahaztu gabe. Euskal prentsan gehien irakurtzen diren euskarazko orrialdeak argitaratu ditu 'Territorios'ek 2007tik hona. Eta horrek esan nahi du Durangori buruzko gure gehigarri bereziek ere hori lortu dutela. Gure testuen bidez, beraz, azokari zabalkundea ematen eta bere mezua helarazten jarraituko dugu, beti.
EIDER RODRIGUEZ
Bihotz handiegia
Arg.: Susa. 160 orr. 17,50 euro. Ipuin hauetan gure garaian pertsonaiek bizi duten babesaren falta jarri du agerian idazleak. Nahiaren eta ezinaren arteko kinka biziro erakutsi du. Sentsibilitate berezian oinarriturik, liburuko ipuinek gaurko munduaren isla dira. J. K.
ANARI
Zebra
Rock. Metak. Artista gipuzkoarrak bere aurreko lanen lirismoa alde batera utzi eta bere alderik elektrikoena eta rockeroena erakutsi zuen 'Zebra' diskoan, maitasunaren amaieraren inguruko album gordin eta bizia, lirikoa zein soinuzkoa. Min ematen duen musika. Eta hunkitu egiten duena. E. V.
PABLO AGÜERO
Akelarre
Akt.: Amaia Aberasturi, Álex Brendemühl. 2020. Neska talde baten arteko adiskidetasunak patriarkatuak emakumeekiko izan duen beldurrari buruzko kronika bati hasiera ematen dio. Agüerok gogora dakar emakumeen askatasunaren jazarpen sistematikoa orainaldira estrapolatu ahal den egoera triste baten bitartez. L. L.