

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
kantauri
Sábado, 13 de junio 2020, 01:47
Irrati sintonia monotematikoak zulatu dit ihizko bihotza. Betazalak jaso ditut. Orain ospelak diren horma ilun hauetako haltzak egunetik egunera handiagoak dira.
Nork ezarri ote digu ordu hau? gurearekiko egin dute, edo bestela, norbait geure buruez beste egiten ari zaigu. Hilotzak berrietan, hotz egoteko beroegi oraindik. Inpotentziak sutan hartzen nau bere hatzaparretan, ala ez, uste dut izuaren izotzak erretzen nauela barren-barrenetik. Mina uholde betean darion zauri handi bat sumatzen dut nire baitan jaiotzen eta hazten, erditzean nola, zatitzen nauena, nire azala diren oroimen-adabakiak erauzteraino, nor naizen ere ezabatzeraino. Zer ari naiz ni hemen?
Gure zoria, hilzoria, hildako txoria. Bai, hegoak ebaki dizkigute. Eta ezin naiz etxe ilun honetako leiho zigilatuetatik bestalde hegaldatu. Akaso ez gintuzten maite? Behar bada bai, eta ez ziren ohartzen. Ez zuten denbora hartzen haien barruan maitasunik isurtzen ote zen sentitzeko ere. Eta gure halabeharrak hemen datza. Heriotzarekin parez pare naukazue. Ispiluaren isladan ikusten zaituztet.
Gelako atea ireki du nire patu hau berrestera datorren horrek. Inongo babes-neurririk gabe igaro du kaleko basatik gure bizitza zaurgarri eta hauskorrera egunero behin eta berriro marraztua zaigun burdin hari eroale fin madarikatua. Erruduntasun arrasto batez dir-dir egiten diote begi niniek bere besoek nire besapeetatik sartuz besarkatzen nauten unean: «Egun on, Marisa» bere eztarriaren haitzuloa denaren barrunbetik oihartzunak lagunduta irudika dezaket, guztiz urratuta, bere ezpain lehorretatik ozta-ozta ateratzen. Janzten laguntzen dit, beheko solairuan azken dantza bat nire zain banu bezala. Dantza bakarti bat areto mortuan, gutariko inor ez baita gai bere haragia eta hatsa jokoan jartzeko. Hartu emana erruleta errusiarra da.
Eta hasieratik itotzen saiatzen ari naizen ideia urazalera dator, airez betetako burbuila bat balitz bezala. Eta burbuila honek kolpatzen nau ia konortea galarazteraino, bere biziraupenerako hondotik askatasunera egiten duen ibilbide horren amaiera naizen horretan. Eta mundu honek ez bagintu gehiago nahi?
Badator, azkenean. Argi distiragarri eta liluragarriz jantzirik, badator. Harrizkoa da dena bat-batean, laiotzetako granito irristakor eta hotza gara. Prest gaituzue, zutik denok. Eraman gaitzatela. Eta kristalezko eskenatokia milaka pusketetan birrintzen da batbatean, eta nire begietan ere iturburua jaioko balitz bezala malkoak lehertzen dira, ene zimurrek modelatutako haranetan behera ur gaziko errekastoan. Beste behin ere biziraun diogu mehatxuari. Anbulantzia bueltan doa, erratu da, akaso. Ez da iritsi gure eguna, ez oraino. Eta berriz ere arnasa sakon har dezaket, ikus dezaket egun berri honen argitasun goiztiarrean esperantzarik, nonbait. Beroa sumatu dezaket nire barnean hedatzen, nire krabelinezko bihotza laztantzen. Maxux eta Pili besarkatzen ditut gogoz. Elkarrekin gaude eta elkarrekin jarraituko dugu aurrerantzean ere.
Banoa telefonoa hartzera, eta banan bana deituko zaituztet. Ondo nago, oso ondo nago. Zuek ikusteko gogoz, mesanotxeko argazkiari begiratzen diodan bitartean, nire eguzkiloreen ondoan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La Unidad de Trasplantes de Valdecilla, premio Cántabro del Año
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.