Borrar

AEK-k aurrez aurreko eskolak eta autoikaskuntza batzen dituern ikastaroak emango ditu

Kurtsoak Bilbon eta Oarsoaldean izango dira eta gaur da izena emateko azken eguna

elcorreo.com

Viernes, 16 de octubre 2015, 01:39

AEK-k ikastaro berritzaile bat antolatu du Bilbon eta Oarsoaldean (Gipuzkoa). Kurtso honek aurrez aurreko eskolak eta bakarkako lan tutorizatua batuko ditu. Ikasleek hilero tutoretza saio bana izango dute, antzemandako arazoak partekatzeko eta aholkuak jasotzeko. Klase hauek A2 eta B1 mailetan dabiltzatenei zuzendurik daude eta astearte honetan bertan hasiko dira. Ekainaren 16an bukatuko da eta izena emateko epea gaur bertan amaituko da.

Eusko Jaurlaritzak euskara ikasteko beste eredu bat arautu du, jardun bikoa eta, hau dela eta, ikastaro berria martxan jarri du. Euskalduntze kurtsoa izango da, A2 eta B1 mailetan ikasten ari direnei zuzenduta. Saioak taldeka egingo dira, aurrez aurreko eskoletan: 120 ordu, astean bi orduko saio pare bat. Bakarkako lanak, berriz, 80 ordu iraungo ditu.

«Euskara ikasteko eredu berria da. Euskaltegiko eskolak eta nork bere kabuz egin beharrekoak guztiz uztartzen ditu: aurrez aurreko eskola eta bakarkako lan tutorizatua, elkarren osagarri, hain zuzen ere», adierazi dute AEK-ko arduradunek.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo AEK-k aurrez aurreko eskolak eta autoikaskuntza batzen dituern ikastaroak emango ditu