Idurre Maortua, Ibaizabal ikastolako zuzendaria; Karlos Gomez, Ikastolen Elkarteko Presidentea; eta Markel Larruskain, Ibilaldia 2016ko dinamizatzailea.

Eraso sexistarik gabeko Ibilaldiaren alde

Guraso eta irakaslez osatutako laukote durangar batek 'Eragile moreak' izeneko ekimen berritzailea sortu du genero indarkeriari aurre egiteko

izaskun moyano

Jueves, 26 de mayo 2016, 00:08

Ibilaldia Bizkaiko ikastolen aldeko jaia da. Baina badirudi aurtengo ediziotik aurrera eraso sexiten aurkako jarrera sendoa ere hartuko duela. Honetarako, guraso eta irakasle durangar talde batek 'Eragile Moreak' izeneko ekiemena sortu du, genero indarkeriaren aurka borrokatzeko.

Publicidad

Datorren igandean, maiatzaren 29an, Durangon ospatuko da Ibilaldia. Egun berezi hau aukeratu dute, hain zuzen ere, beraien proposamena aurrera eramateko. Eta edozein har dezake parte ekimenean peto morea soinean jantzita, jarduerez gozatzen duen bitartean. Honela, Ibilaldia bera eraso sexistetatik libre izateko nahia gorpuztuko dute.

Ekimenean parte hartzea erabakitzen duten guraso, irakasle, senide zein herritarrek formakuntza txiki bat jasoko dute, eginbeharreko jarduerak behar diren moduan burutzeko. Horrez gain, ibiltarien interesa sustatzeko erantzukizuna ere badute.

Ibilaldiko gune bakoitzean 'Eragile More' arduradun bana izango da, gainontzekoen erreferente gisa arituko direnak. Hiru orduko txandak burutuz, eraso sexistaren bat ikusi ezkero esku hartuko dute, jarrera aktiboa erakutsiz. Azken finean, erasoa jasotzen duenak defendatzeko beste tresna bat bezala jokatuko dute.

Ibilalditik lau haizetara

Ideia hau zabaltzeko eta ezagutarazteko ibilbideko gune bakoitzean «kuina moreak» entzungo dira bozgorailuetatik. Hauek, Duragoko Ibaizabal eta Kurutziaga ikastoletako DBHko ikasle eta irakasleek grabatu dituzte kurtso osoan zehar.

Publicidad

Horrez gain, genero berdintasunaren aldeko mugimendu hau zertan datzan azaltzen duten komikiak ere salduko dituzte, eta eskuragarri egongo dira guneetan poltsikorako formatu txikian.

Ekimenaren sortzaileek 'Eragile Moreak' luzaroan jarrai dezan nahi dute. Honetarako, badakite metodologia ondo irakastea ezinbestekoa dela. Izan ere, oraindik jendearen buruetan aldatu beharra duten ideia okerrak daude. Dena den, sexismoaren aurka borrokatzen jarraituko dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad