ZAS!, Zurrumurruen Aurkako Sarea
Eragile sozial eta instituzionalek osaturiko sarea, gizarte eraldaketarako estrategia bat aurrera eramateko sortu da giza eskubideen eta kulturartekotasunaren aldeko eta arrazakeriaren aurkako ikuspegitik
ELCORREO.COM
Sábado, 7 de mayo 2016, 00:09
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzaren bitartez, bultzada eman dio ZAS! Zurrumurruen Aurkako Sareari. Hainbat eragile sozial eta instituzionalek osaturiko sarea da, gizarte eraldaketarako estrategia bat aurrera eramateko, giza eskubideen eta kulturartekotasunaren aldeko eta arrazakeriaren aurkako ikuspegitik.
Publicidad
«Pertsona etorkinei buruzko zurrumurru oinarri gabeek, estereotipo ezkorrek eta aurreiritziek intolerantziaren diskurtsoa elikatzen dute, eta luzarora ezin haztegi hobea dira desberdintasuna, gizarte zatiketa eta diskriminazioa ereiteko», adierazi dute Jaurlaritzatik.
Zurrumurruen aurkako estrategia estuki dago lotuta genero, gizarte inklusio, dibertsitate funtzional, erlijio aniztasun edota sexu joeraren ikuspuntuekin, «gizarte kohesioan okerreko eragina baitute estereotipo ezkor, aurreiritzi eta zurrumurru faltsuek».
Ekimenaren helburuak ezagutza, zabalkundea, esperientziak eta integrazioa dira: jardunbide egokiak ezagutzeko eta aztertzeko lekua izatea, zurrumurruen aurkako estrategiarekin bat; komunikazio bide bat sustatzea Euskadin sorturiko zurrumurruen aurkako ekimenek duten eragin sozialaren berri emateko eta indartzeko; elkarren arteko edo koordinaturiko lan esperientziak sortzea, sarean partekatzeko modukoak, eta beste erakunde eta instituzioei eskaintzeko; eta eragile sozial eta instituzional berriak gehitzea, haiekin esperientziak eta helburuak partekatzeko.
Modu honetan, Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzaren bitartez, bat egin du ZAS! ekimenarekin. Ekimen horren partaide dira, halaber, honako erakunde hauek: Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokia; Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundiak; Aduna, Basauri, Bilbo, Donostia, Eibar, Errenteria, Gasteiz, Getxo, Hernani, Ibarra, Ordizia, Portugalete, Tolosa eta Zarauzko udalak eta Tolosaldea Garatzen garapenerako agentzia.
Publicidad
Horiez gain, honako elkarte hauek ere partaide dira: Accem, Cear Euskadi, Cáritas Bizkaia, Ellacuría Fundazioa, Sos Arrazismoa Gipuzkoa, Matiz elkartea, Amekadi, Harresiak Apurtuz, Educación y Cooperación - EDUCO Fundazioa, Munduko Medikuak eta Getxoko Etorkinen Plataformen Federazioa.
Ekimena
2011. urtetik aurrera hainbat ekimen sozial eta instituzional abian jarri dira 'Zurrumurrurik EZ' estrategiarekin gizartea sentsibilizatzeko estrategiaren barnean. 2011n Eusko Jaurlaritzak Aurre Egin Zurrumurruari ekimena abiarazi zuenetik, talde finko batek eutsi dio lanari eta zurrumurruen aurka egin diren ekimen ugari elkarlotu ahal izan ditu.
Publicidad
Era berean, Estatuko eta nazioarteko antzeko ekimenekin harremanetan jarri eta lan eremuak antolatu dira, Europako Kontseiluaren eta Integraziorako Europako Funtsaren laguntzarekin.
Hala, Euskadiko lurralde osoan egin eta prestatu dira zurrumurruen aurkako prestakuntza tailerrak, antzerki tailerrak, ikus-entzunezkoak, bertso saioak, ikasmaterialak eta sentsibilizazio materialak, literatura eta bestelakoak, gizarteko eremu askotara iristeko eta era integralean lan egiteko.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión