Borrar
Juanma Iturrondo, aurten 'AEK jendea' egitasmoak aurkeztu duen euskaldunberria da.

Euskara ikastera animatzeko ekintzak

'AEK-jendea' egitasmoaren bitartez, heldu aroan euskara ikasi eta euskaraz bizitzen jarri den lagun bat aurkeztuko dute

elcorreo.com

Jueves, 28 de enero 2016, 00:14

AEK-k 'AEK-jendea' izeneko egitasmo berria jarri du martxan. Kopuruen indarra ahaztu gabe, euskara ikasteko prozesuari eta ibilbideari so egiteko helburua bete nahi du. Egitasmoaren bitartez, heldu aroan euskara ikasi eta euskaraz bizitzen jarri den lagun bat aurkeztuko du AEK-k urtero.

Mertxe Mugija AEK-ko koordinatzaile nagusiak azaldu duenez, askotan «kopuruen gizartean» bizi gara, eta zenbakiek duten indarra ere aintzat hartu behar da. Horrela, gogorarazi dute azken hamarkadetan milaka lagunek euskaldundu dutela beren burua euskaltegi batean, eta egun euskaraz bizi dira.

«Euskarak irabazten dituen pertsonak dira, eta, era berean, mundu berri bat eskuratzen duten lagunak ditugu. Ikerketek baieztatu dute gure gizarteak 300.000 hiztun berri irabazi dituela, eta horko heren bat euskaltegietatik atera dela», azaldu dute.

Modu honetan, 'AEK-jendea' ekimenarekin, kopuruen indarra ahaztu gabe, euskara ikasteko prozesuari eta ibilbideari egin nahi dio so AEK-k. Zehazki, egitasmoaren bitartez, heldu aroan euskara ikasi eta euskaraz bizitzen jarri den lagun bat aurkeztuko du urtero. 2016an, Lasarte-Oriako Juanma Iturrondo izango da.

Iturrondok duela 20 urte baino gehiago euskara ikasi zuen, eta hortik aurrera, euskaldun bezala bizitzeko aukera izan eta jorratu du. Hizkuntza erabiliz haren maila hobetzen joan da, eta Lasarte-Orian nahiz Usurbilen euskaldun bezala bizi da, behin hautua hartua, eta haren burua euskaltegian euskaldundu ondoren.

Egitasmoa abiatzearekin batera, Juanma Iturrondoren esperientzia jasotzen duen bideoa hedatuko du AEK-k. Marta Elvira kazetariarekin batera, Hamaika Telebistak eta AEK-k ekoitzitako erreportaje laburra izango da. AEKren webgunean nahiz AEKren YouTubeko kanalean egongo da ikusgai.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskara ikastera animatzeko ekintzak

Euskara ikastera animatzeko ekintzak