Borrar
Basque Culinary Centerreko ikasleek hasi dute ikasturte berria dagoeneko.

400 ikaslek ekin diote Basque Culinary Centerren ikasturte berriari

Gastronomia Zientzetako Estatuko lehen graduatuek euren titulua lortu zuten uztailean

elcorreo.com

Sábado, 12 de septiembre 2015, 00:49

Janariaren usaina somatzen da dagoeneko Basque Culinary Centerren geletan. Pil-pil saltsa, azpizuna, abakandoa, pasta zaporetsuak eta postrerik gozoenak nola prestatzen diren barneratzeko momentua heldu da. Bertako sukaldeek 400 ikasleei harrera egin diete aste honetan. Uztailean Gastronomia Zientzietako Estatuko lehen graduatuek haien titulua eskuratu zuten, eta euren lekukoa hartuko duten gazteak heldu dira Donostiara.

Basque Culinary Centerren ikasketak hasi dituzten 113 ikasle berriek hautaketa prozesu bat gainditu zuten bertako sukaldeetan sartu ahal izateko. Ingeleseko azterketa, ikasketa espedientea eta gaitasun-proba izan ziren aurpegiratu zituzten oztopo nagusiak. Aukeratu direnen artean, 28 euskaldun daude -17 gizpukoar, 8 bizkaitar eta 3 arabar-. Gainera, munduko hainbat toki desberdinetatik heldutako 22 ikasle daude: Costa Rica, Ekuador, Kolonbia, Estatu Batuak, Erresuma Batua Guztira 43 emakume matrikulatu dira lehenengo mailan.

Basque Culinary Centerrak lau urte bete ditu. Sortu zenetik, prestakuntza eskaini die etorkizunean mundu osoko jatetxeetako sukaldeetan arituko diren profesionalei eta elikagaien industriako enpresak zuzentzeko asmoa dutenei. Haien irakasleak unibertsitateko, gastronomiako, sukaldaritzako eta jatetxeen arloko profesionalak dira. Ematen duten prestakuntzaren ardatzak "diziplinartekotasuna, eginez ikastea, garapen pertsonala eta talde lana", adierazten du guneak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 400 ikaslek ekin diote Basque Culinary Centerren ikasturte berriari

400 ikaslek ekin diote Basque Culinary Centerren ikasturte berriari