Sandra Bullock, "munduko emakumerik ederrena"
'People' aldizkariak Hollywoodeko aktorea edertasunaren gailurrean jarri du, artistak hautaketa "barregarria" dela adierazi duen bitartean
Virginia Melchor
Jueves, 23 de abril 2015, 00:43
50 urte bete dituela, Sandra Bullockek emakumerik ederrena delaren berria jaso du 'People' aldizkariaren eskutik. Horrela, Hollywoodeko aktoreak Lupita Nyong'oren lekukoa hartu du. Hala ere, 'The Blind Side' filmarengatik Oscar bat irabazi zuen artistak hautaketa "barregarria" dela adierazi du. Bullockek jakinarazi duenaren arabera, pertsona politenak "edertasuna bilatzen ez dutenak dira, bakoitzaren izaeran bertan baitago".
"Benetako edertasuna lasaitasunean datza, hiri honetan (Los Angelesen) batez ere. Izan ere, oso zaila da 'itxura hori izan nahi dut' ez esatea. Ama eta pertsona ona izatea bilatzea baizik", adierazi du aktoreak. Bere semeak, bost urte dituenak, "zaharra ez dela" esaten dio, eta hori gogorarazi du Bullockek. "Edertasuna ez da bakoitzaren itxura soilik".