175 mintzalagun "lotsarik gabe"
Barakaldora iritsiko da bihar bigarren Mintzodromoa, Anaien parkean ospatuko dena
elcorreo.com
Miércoles, 10 de junio 2015, 19:07
Minzodromoa iritsiko da bihar Barakaldora eta 175 lagun biltzea espero du. Anaien parkean ospatuko da ekitaldiaren bigarren edizioa, eta bi txanda izango ditu. Lehenengoa goizean (10:00etan) izango da eta jendetsuena izango da; izan ere, ehun bat lagun hurbilduko dira. Aratsaldeko saioan, berriz, 70 bat aldera inguratuko dira. Helburu nagusia argi dago: "lotsarik gabe" mintzatzea, hau baita euskarari bultzada emateko eta ekitaldia hedatzeko biderik onena.
AEKren iturriek jakinarazi dutenez, eguraldi txarra egiten badu CISeko kafetegian egingo dira bi saioak. Ordu eta erdiz, hiru gairi buruz berba egingo dute parte hartzaileek: sakelako telefonoak, kirola eta herriko jaiak. Jarduera honen helburu nagusia Barakaldon euskararen erabilera sustatzea da, eta herriko euskaldunek elkar ezagutzea. Asmo horrekin antolatu dute Mintzodromoa AEK-k, Udal Euskaltegiak, Hizkuntza Eskolak eta Barakaldoko Udaleko euskara teknikaritzak.