Sugaray Rayford Travellin' Brothers, Getxo&Blues jaialdian

Bandarekin elkarlanean The JB's-Original James Brown Band eta Popa Chubby gitarra jotzailea izango dira protagonistak

elcorreo.com

Martes, 12 de julio 2016, 00:04

Getxoko 28. Nazioarteko Blues Jaialdia ospatuko da uztailaren 14tik 16ra bitartean, eta Sugaray Rayford Travellin' Brothers bandarekin elkarlanean, The JB's-Original James Brown Band eta Popa Chubby gitarra jotzailea izango dira protagonistak. Ohi bezala, saio nagusiak Algortako Biotz Alai plazan izango dira, 21.00etatik aurrera (hilaren 14an, 20.00etan), eta 15ean eta 16an, Iker Piris & Blas Picón bikoteak eta Bocinegro taldeak 23.00etan joko dute The Piper's Irish Pub tabernan, hurrenez hurren.

Publicidad

Antolakuntzak jakinarazi duenez, Sugaray Rayfordek hasiko du Getxo&Blues uztailaren 14an. Eskola zaharreko abeslaria da, Muddy Waters, Otis Redding eta James Brownen kutsua daukana. The Mannish Boys Chicagoko blues talderik famatuenetako kantaria da, eta Blues Tradizionaleko Diskorik Onenaren saria irabazi zuen 2013ko Blues Music Awards sariketan.

Getxon Travellin' Brothers talde bizkaitarrarekin joko du, 'One Day In Norway' disko berria besapean dutela. Taldeak bira arrakastatsua egin du bere diskoarekin Alemania, Polonia, Portugal, Norvegia, Suitza, Frantzia, Danimarka, Holanda, Belgika, Ingalaterra eta AEBetan.

Bigarren egunean, uztailaren 15ean, The JB's-Original James Brown Band iritsiko da Getxora. Talde berezi honen ardatza James Brownen ondarea da, «musikaren mugak gainditzen dituena». Taldeko gidariak Martha High abeslaria eta Danny Ray dira, Brownen jatorrizko taldeko kide izan zirenak 1960ko hamarkadatik. Taldeak soularen aitabitxiaren errepertorio oparoa jotzen du.

Proiektu hau da James Brownen familiak onesten eta babesten duen bakarra, eta kontzertuetan biltzen duten diruaren zati bat baliabiderik gabeko gazteentzat musika-programak ordaintzeko erabiltzen du.

Popa Chubby

Publicidad

Getxo&Blues jaialdia amaitzeko, Popa Chubby New Yorkeko blues jotzailea ariko da. New Yorkeko Bronxen hasi zen jotzen 1990eko hamarkadan, eta «bluesaren bertsio zuri, kaletar eta apokaliptikoa» da.

ZZ Top edo Motörhead taldeengandik hurbil, baina baita BB King eta Muddy Watersengandik ere, agertokian «riff latz mordoa» jotzen du, rock klasikoaren kutsurekin. Horrez gain, funk, soul eta hip hoparekin esperimentatu du bere ibilbidean zehar, dagoeneko 25 urte bete dituena, 20 bat grabaketarekin.

Biotz Alai plazako kontzertuez gain, beste bi saio izango dira aurten Algortako The Piper's Irish Pub tabernan. Bertan, 23.00etatik aurrera, Iker Piris & Blas Picón bikotea arituko da uztailaren 15ean eta Bocinegro kanariar taldea 16an. Saio horietarako sarrera doakoa izango da.

Publicidad

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad