Retegi bikain baten eta Rezustaren garaipena Beotibarren
Hasieran hartutako aldea, 14-3, erabakigarria izan zen atzoko partidan, eta garaitzaleek Binakako Txapelketako seigarren postua ziurtatu zuten
joseba lezeta
Martes, 17 de marzo 2015, 00:10
Julen Retegik eta Beñat Rezustak Binakako Txapelketako seigarren postua ziurtatu zuten atzo, Mikel Urrutikoetxeari eta Mikel Beroizi 22-15 irabaziz Tolosako Beotibarren. Rezustaren joak agindu zuen atzean eta Julen Retegi aurreko jardunaldietan baino erasokorrago aritu zen, erremateei esker hamahiru tanto bukatuz. Benetan partida eederra jokatu zuena. Irabazleak 14-3 aurreratu dira eta ondo eutsi zioten abantailari. Urrutikoetxea makal ibili zen ordura arte eta gero zuzendu egin zen. Bi tantora gerturatu arren, 16-14, ez zen nahikoa izan.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.