Adrenalinaz betetako txirrindularitza
Abiadura, jaitsiera zorabiagarriak, eta ezinezkoak diruditen birak eta jauziak bilduko dira Bilboko Etxebarria parkean City Downhill ekitaldia ospatzeko
elcorreo.com
Miércoles, 7 de octubre 2015, 00:26
Nazioarteko sailkapenean lehenengo hiru postuak lortu dituzten Filip Polcek, Tomas Slavicek eta Johannes Fischbachek parte hartuko dute Bilbon ospatuko den City Downhill proban; abiadura, jaitsiera zorabiagarriak, eta ezinezkoak diruditen birak eta jauziak uztartuko dira Etxebarria parkean. Ekitaldiaren bigarren edizioa da aurtengoa, eta Valparaiso (Txile), Santos (Brasil), Bratislava (Eslovakia), Bilbo (Euskadi) eta Taxco (Mexiko) hirietatik igaroko da.
Astelehenean, bestalde, Basque Country City Downhill Open txapelketa egingo da Bermeon; zirkuitu ikusgarri batek udalerriko erdiguneko kaleak zeharkatuko ditu eta rider profesional onenek erakustaldia eskainiko dute. Estatuko eta nazioarteko txirrindulari federatuek parte har dezakete txapelketa honetan. Izena emateko 70 euro ordaindu beharko dituzte; hala, kirol honetako figura ospetsuenekin batera bi lasterketetan parte hartzeko aukera izango dute