Borrar
San Inazioko kiroldegian dauden padel zelaiak.

Bilbao Kirolak-ek zenbait kirol gainazal hobetuko ditu

Kirolarientzako kalitatezko azpiegiturak eskaintzea helburu duten lanen aurrekontua 20.013 eurokoa izan da

izaskun moyano

Martes, 5 de enero 2016, 00:40

Bilboko Udalak, Bilbao Kirolak-en bitartez, azaroko eta abenduko hilabeteetan zenbait kirol instalazioetako gainazalen egoerak berrikusi eta hobetu ditu. Mantentze lan hauen helburua, belar artifizialezko eta lur harrotuzko kirol azalera guztien mantentze prebentiboa da. Hala, berrikusketa eta hobetze lan guztien aurrekontua 20.013, 25 eurokoa izan da.

Honela, Bilbao Kirolak-ek agerian uzten du beste behin, erabiltzaile guztiekin duen konpromisoa. Kirolaz gozatzeko eta kirol praktika osasuntsua eta segurua bermatzen duten kalitatezko instalazio eta gainalazak eskaintzeko konpromisoa alegia.

Azaroan zehar aurrera eraman diren berrikusketei dagokionez, hurrengo lan hauek aipatu behar dira: Zorrotzako kiroldegiko 1. eta 2. padel-pistak, Ibarsusiko futbol 11ko B zelaia eta La Rosetako Futbol 11ko zelaia.

Horrekin batera, abenduan hurrengo jarduketa hauek egin dira: San Inazioko kiroldegiko 1, 2, 3 eta 4. padel-pistak, eta lur harrotuzko 1. eta 2. tenis-pistak; Zorrotzako kiroldegiko futbol 11ko zelaia, Mallonako futbol 11ko B zelaia eta Aitxarteko futbol 11ko zelaia.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bilbao Kirolak-ek zenbait kirol gainazal hobetuko ditu

Bilbao Kirolak-ek zenbait kirol gainazal hobetuko ditu