Borrar
Artxandako Kiroldegiko frontoiak berriztatu dituzte.

Artxandako kiroldegiko frontoiak berriztatu dira

Lanak hiru fasetan garatu dira abenduan zehar eta hiru asteko iraupena izan dute

izaskun moyano

Domingo, 3 de enero 2016, 02:03

Bilboko Udalak, Bilbao Kirolak udal erakundearen bitartez, Artxandako Kiroldegiko frontoiak berriztatu ditu. Bere helburua, kirol erakundearen bazkide erabiltzaile guztiei kalitatezko kirol zerbitzu bat eskaintzen jarraitzea da.

Lanak hiru fase desberdinetan garatu dira abenduan zehar eta hiru asteko iraupena izan dute. Eraberritze lanen faseei dagokionez, bigarren frontoiko zorua hobetzeko lanak burutu dira. Bestalde, lehen eta bigarren frontoien estalkiak konpondu dira. Eta horrez gain, lehenengo frontoian haizeberritze hutsuneen irekitze lanak egin dira. Honela kondentsazio arazoak murriztu egingo baitira.

Hobekuntza eta eraberritze lan hauek 18.013,12 euroko aurrekontua izan dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Artxandako kiroldegiko frontoiak berriztatu dira

Artxandako kiroldegiko frontoiak berriztatu dira