Borrar
Julian Iantzi, 'Pirañekin' hizketan.

Ikusleak konkistatzen

'El Conquistador del Fin del Mundo' ETB2ra bueltatu zen astelehenean. Lehiakideak Brasilen sufritzen ari ziren bitartean, kateak 'prime time'-eko saiorik arrakastatsuena izan zela ospatu zuen

Silvia Cantera

Miércoles, 13 de enero 2016, 00:50

El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren edizio berriak aldaketa ugari zekarrela jakinarazi zuten duela egun batzuk. Astelehenean ETB2ko programarik kutunenaren edizio berria estreinatu zen. Bere jarraitzaileek asko itxaron bazuten ere, 'Piraña' eta 'Anakonda' taldeen arteko lehiak ez zuen huts egin. Lehiakideek larrugorrian eta uretan egin zuten debuta. Igeri egin baino lehen, batzuek termometroak igo zituzten telebistan bilusik agertuz, bainujantzia aldatzen zuten bitartean.

Ikusleek gogotsu ikusi zuten konkistatzailerik apartena nor den erakusten duen programaren lehenengo atala. 'Prime time'-ean emandako saiorik arrakastatsuena izan zen 141.000 ikusleekin. 'Carlos, Rey Emperador' eta 'Casados a primera vista' pantailetara bueltatu ziren arren, euskaldunek Brasileko abenturak aukeratu zituzten. Lehiakideek benetan sufrituko dute oihanean eta inoiz baino emozio gehiago ekarriko dituzte.

Estreinaldiko programan hiru talde desberdin aurkeztu zizkiguten. Juanito Oiarzabal eta Korta edizio honetan ez direla agertuko dirudi. Haien ordez, Patxi Salinas eta Peio Ruiz Cabestany kapitainak ditugu 'Piraña' eta 'Anakondekin'. Gazteen eta 'zaharren' arteko borroka. Hori bai, beste 'reality'-etako lehiakideek osatzen duten taldea momentuz nagusirik gabe dabil. Hala ere, ez zuten arazo handirik izan 'jacuzzi' eta guzti duen kanpamendura iritsi baitziren, eta inolako frogarik egin gabe gainera.

Aintzane gazteak abenturari agur esan behar izan zion ia hasi baino lehen. Oxigenoa jarri ondoren osatu bazen ere, etxera bueltatu zen. Brasileko oihanak hasiera-hasieratik argi utzi nahi du konkistatzaileak gorriak ikusiko dituztela lehenengo momentutik. Eta lehenengo atala baino ez dugu ikusi...

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ikusleak konkistatzen

Ikusleak konkistatzen