Latinoamerikan zortzi kontzertu eman dituzte.

Vendettaren Latinoamerikako bira «ikaragarria»

Talde nafarrak Txilen eta Argentinan '13 balas' diskoaren kantak aurkezteaz gain, letrak «bihotzen erritmora elkarbanatu, abestu eta dantzatzeko» aukera izan du

Silvia Cantera

Martes, 29 de marzo 2016, 00:53

Haien musikak Atlantiar ozeanoa gurutzatu du. Martxoaren hasieran Vendetta Latinoamerikara joan zen, Txilen eta Argentinan zortzi kontzertu eskeiniz. Nafarrak iaz Suitzara heldu ziren eta oraingo honetan ska euskalduna beste kontinente batera eramateko aukera izan dute.

Publicidad

'Kamikaze Tour Latinoamérica' izeneko birari esker, esperientzia ahaztezina izan dute. «Atzerrian ska euskaldunaren estiloa ezagutu nahi dute, hizkuntza ulertu ez arren», azaldu zuten elcorreo.com-en iazko elkarrizketa batean. Baieztapen honek, euskarak mugak gainditzeko duen ahalmena frogatzen du. Nahiz eta letren esanahia ez ezagutu, munduko hainbat txokotako entzuleek soinuaz gozatzen dute. Gainera, lan bila edo beste etorkizun baten bila atzerrira joandako euskaldunekin topo egiteko aukera dute, hegazkin baten sartzen diren bakoitzean.

Latinoamerikara egindako bidai hau benetan berezia izan da, «esperientzia ikaragarria». Euskal Herrira bueltatutakoan haien bizipena kontatu dute web orrialdean. «Bizitza bera bezalaxekoa: bere gauza on eta gauza txarrekin. Hala ere aberasgarri eta positiboa», azaldu dute Txile eta Argentinako egonaldiari buruz.

Honetaz gain, kultura desberdina duten pertsonekin musikari buruz hitz egitea eta haien aurrean jotzea oso interesgarria izan dela adierazi dute. «Ameriketan gure kanten letrak abesten ikustea ahaztuko ez dugun esperientzia da, bihotzean ekarri ditugun lagun berri guztiak bezalaxe», goraipatu dute '13 balas' diskoaren egileek. «Bizitza geuretzat horixe da: geure bihotzen erritmora elkarbanatu, abestu eta dantzatzea», gaineratu dute.

Euskal Herriko bira

Jet lag-a jasan arren, haien bira ez da geldituko. Kontzertu berriak prestatzen ari dira dagoeneko eta Euskal Herriko hainbat herri eta hirietara joango dira laster 'Begitara begira', 'Udarako gau luzeak' eta estreinatu berri duten 'Hemen' bezalako kantak abestera. Apirilaren 7tik aurrera gure eszenatokietan ikusteko aukera izango dugu berriz ere. Arrasaten egon ondoren, Lizarra, Gasteiz, Maule, Leitza, Zorroza eta Alegitik pasatuko dira. Apirilaren amaieran Viña Rock jaialdian izango dira eta hurrengo egunean Iparraldean izango dira haien ska doinuak eskeintzen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad