Borrar

Harriaren herria

Gabriel Arestik euskal literaturaren historian erdiguneko tokia betetzen du. Izan ere, modernitatea ekarri zuen gure literaturara

Javier Rojo

Domingo, 26 de marzo 2017, 01:08

Gabriel Arestik euskal literaturaren historian erdiguneko tokia betetzen du, bere literatur jardunak ekarri zuen aldaketarik gabe ez baitago euskal literatura eta kulturaren bilakaera ulertzerik. Modernitatea ekarri zuen gure literaturara, ez kontraesanik gabe. Hori kontuan hartuta, bere obra hobeto ezagutzera eraman dezakeen edozein aurkikuntza ezinbestekoa zaigu, eta ildo horretatik, argitaratu berri den liburu honek haren poesiari buruzko ideiak zehazten eta doitzen lagun dezake. Izan ere, Mailu batekin: Biola batekin izenburuko poema liburu argitaratu gabe honek idazlearen ibilbidea argitzen du neurri batean.

Gabriel Arestik 1962an idatzita zeukan liburu hau eta Euskaltzaindiak antolatutako literatur lehiaketara aurkeztu zuen, saririk gabe geratu bazen ere. Liburu honetan dagoeneko agertzen da Euskal Herria harriaren irudiarekin identifikatzea, 1964koa den 'Harri eta Herri'n baino lehenago, beraz. Liburu moduan argitaratu gabeko idazlan baten aurrean gaude eta hutsune historiko bat betetzen du orain plazaratzeak, Maldan behera poema liburuaren eta Harri eta Herriren artean beste obra bat zegoela erakusten baitu eta, beraz, irakurleentzat 1964ko liburuak ekarri zuen eztanda ez zela bat-bateko kontua izan, baizik-eta oso ondo hausnartutako ibilbide baten ondorioa, non Arestiren poesiaren izaera bera aldatzen baita, Maldan beheran planteatzen den sinbolismotik Blas de Oteroren eraginpean sortutako poesia sozialera heltzeko. Mailu batekin: Biola batekin, dena dela, ez zen idazlan galdu bat. Alde batetik, liburua Euskaltzaindian zegoen jatorrizko bertsioan, bere garaia noiz helduko zain. Baina bestaldetik, liburu honetan agertzen diren poema gehienak Euskal Harrian argitaratuko ziren. Edonola ere, 1962ko idazlan honetan poesigintza horren hazia dugu.

Jon eta Paulo Kortazarren lanari esker argitaratu da liburua eta edizioaren paratzaileek, jatorrizko bertsio hura ez ezik, beste testu batzuk (gutunak eta eskutitzak) ere bildu dituzte eranskin moduan, idazlan honek izan zituen gorabeherak ulertzeko lagungarri. Oso edizio zaindua da, Naiel Ibarrolaren ilustrazio ederrez ere hornitua.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Harriaren herria

Harriaren herria