Borrar

Udalekuetan izena emoteko epea zabalik dago Gautegiz Arteagan

IRATXE ASTUI

GAUTEGIZ ARTEAGA.

Martes, 7 de mayo 2019

Comenta

Gautegiz Arteagako Udalak aisialdiko udalekuak antolatu dauz, beste urte batez. Ekimena 9 eta 15 urte bitartezko umeei zuzenduta dago eta dagoeneko izena emoteko epea zabalik dago. «Azken eguna datorren barikua da», gogora eragin dabe Gautegiz Arteagako Udaletik. Jardueren programa uztailaren 1etik 24ra garatuko da, 9.30etatik 14.00etara, «herrian bertan ez ezik, Busturialdeko beste udalerrietan be bai», azaldu dabe.

«Ikasketa eta gozamenerako hainbat ekintzaz osotuta egongo da», aurreratu dabe, bestalde. Hain zuzen be, aisialdirako egitaraua udako oporraldiak «modu didaktikoan, dibertigarrian eta lagun artean» gozatzeko aukera eskainiko deutsez partehartzaileei. Seme-alaba bakarra inskribatu ezkero, 120 euro ordaindu behar da eta bi seme-alaben izena emonez gero, «bigarrenak 80 euro ordainduko dau».

Hiru seme-alaben kasuan, hirugarrenak 40 euro emongo dauz. «Plaza mugatuko udalekua danez, herrian erroldatutako gazteek lehentasuna izango dabe», esan dabe antolatzaileek. Interesatuek Udaleko Kultur Etxera jo behar dabe izena emon eta informazioa jasotzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Udalekuetan izena emoteko epea zabalik dago Gautegiz Arteagan