Borrar
Hainbat gaztek egiten dabe Bermeotik Izarorako itsasbidea itsasontzietan. MAIKA SALGUERO

Madalen egunerako plazak zozketatuko dabez hilaren 18an

IRATXE ASTUI

BERMEO.

Miércoles, 4 de julio 2018, 02:00

Comenta

Beste urte batez, Bermeoko Udalak Madalen egunean, hilaren 22an, Udalbatzarekin batera itsasontzian Izarora joateko eta Udalbatzarekin batera Madalen jaia ospatzeko hainbat plaza zozkatuko dauz herritarren artean.

Zozketan parte hartu gura daben bermeotar guztiek, izan be, Berh@z Udaleko bulegoan -astegunak 8:30-14:30 eta zapatuak 10:00-13:00- bere datuak emon ahal dabez, dagoeneko. «Izena emoteko epea hilaren 17ra arte zabalik egongo da», gogorarazi dau Bermeoko Kultura zinegotzia dan Aingeru Astuik.

Zozketan, bestalde, 18 urtetik gorako Bermeon erroldatutakoek parte hartu ahal izango dabe, eta izen-emotea banaka edo bikoteka egin ahal izango da. «Pertsona bakotxak baten bakarrik ahal izango dau izena emon», argitu dabe iturri bardinek. «Aukera ederra izaten da jaieguneko ohitura barru-barrutik ezagutu ahal izateko», gehitu dabe.

Beste alde batetik, aurreko urteetan, zozketan Madalen egunean Izarora joatea irabazi ebenek ezin izango dabe parte hartu. Zozketa uztailaren 18an egingo da, eta ondoren irabazleen izenak ezagutzera emongo dira Bermeoko Udaleko web gunean (www.bermeo.eus), Facebook-en (www.facebook.com/BermeokoUdala) eta Twitter-en (@BermeokoUdala).

Aurtengoan, Madalen eguna domekaz ospatuko da. Ospakizunaren bezpera egunean baina, herriko Baztarre kaleko jaiak be izango dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Madalen egunerako plazak zozketatuko dabez hilaren 18an

Bermeo: Madalen 2018 egunerako plazak zozketatuko dabez hilaren 18an