Kantu eta dantza giroa Muruetako Txerriki Egunean
ANDER RETOLAZA
MURUETA.
Martes, 3 de diciembre 2019, 01:00
Abenduaren hasierarekin batera heldu zen Muruetara Txerriki Egunaren XVII. ospakizuna, zonaldeko hainbat lagun erakarri zituena herrira igarotako domekan. Txupinazoarekin zabaldu zen azoka eta pixkanaka bertaratutakoen kopurua handitzen joan zen. Jaki desberdinak salgai izan ziren azokan, bai eta artisauen produktuak ere. Hori bai, txerrikia ezin ahaztu. Salmahai luze eta uneoro jendetsu batean egon ziren txerriki erosgaiak, aterpe barruan jarrita, aurreko egunetan euriaren beldur izan baitziren Udalan.
Publicidad
Jardunaldiarekin jarraitzeko, Foruko Urdaibai Dantza Taldeak ikuskizuna eskaini zuen plazan bertan. Dantzari txikiak zein nagusiak aritu ziren bertan, eta jarraian euskal kantu tradizionalen emanaldiei egin zen leku. Gainera, EITB maratoiak aurrera eraman duen ekimenarekin bat egin zuen Txerriki Egunak, eta, musikarien ukitua barne, 'Lau Teilatu' abestu zuten bertako guztiek. Hirurak aldera eman zen zozketa, plazako feriari amaiera emanez. Ostera, herri bazkariko partaidea guztiak kalejiran abiatu ziren Kamiñoko Erretegira, kantu giroa eten gabe.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión