'Ipuin asteak' lelopean antolatu dabez aurtengo udalekuak, Gautegiz Arteagan

Uztailan bututuko dira, lau txandatan, eta izena emoteko epea zabaik dago, oraingoz, herriko Kultur Etxean

IRATXE ASTUI GAUTEGIZ ARTEAGA.

Gautegiz Arteagako Udalak hiru eta zortzi urtera bitarteko umeentzako jolasaldi jarduerak antolatu dauz, ekainaren 24tik uztailaren 14ra bitarterako. Lau astetan zehar, herriko ume eta gaztetxoenek euskal ipuin eta idazleen ezagutzan sakontzeko aukera eukiko dabe ekimen honene bitartez.

Herriko udalekuak lau txandatan banatuko dabez udaroan zehar. «Holan, gurasoek be aukera gehiago eukiko dabe euren seme-alabak egokien jatorken egunetan izena-emoteko», azaldu dabe Gautegiz Arteagako Udaleko iturriek.

Lau txandak ondoko moduan banatu dabez. Lehena, ekainaren 24tik 28ra; bigarrena, uztailaren 1etik 5era; laugarrena uztailaren 8tik 12ra eta azkana, uztailaren 15etik 19ra. Aisialdirako ekintzen programa. bestalde, goizetan burutuko da; hain zuzen be, 10.00etatik 14.00etara. «Udako oporraldia gozatzeko hainbat jarduerak prestatuko doguz, herriko Kultur Etxean», aurreratu dabe. Behar izan ezkero, ganera, «harrera zerbitzua be izango da 9.30etik aurrera».

Udalekuetan izena emoteko, plaza mugatuak izango dabez eta, urterolez, herrian erroldatutakoek lehentasuna izango dabe. Udalekuetan parte hartzeko deialdia ekainaren 7ra arte zabalik mantenduko da eta izena emotea 30 euro balio dauz.

Dana dala, bi seme-alaba apuntatuz gero, azken honek 20 euro ordainduko dauz, eta hirugarren batek be parte hartuz gero, 10 euro emon beharko dauz. Gautegiz Arteagako aurtengo udalekuak 'Ipuin asteak' lelopean antolatu dabez.

«Euskal ipuinak eta idazleak ezagutzeko aukera ederra eukiko dabe partehartzaileek», aurreratu dabe. Euskal literaturaz jorratzeaz ganera, herriko neska-mutilek «euren hartu-emona sendotzen» ikasten dabe Gautegiz Arteagako udalekuetan, «jolas giro, hurbilean eta seguruan», baieztatu dabe.