Halloween gaua euskal ohituran berreskuratuko dabe iluntzean Muxikan
Gu gara Ze edo Ha kultur elkarteak eta Ibarruriko andrak 'Arimen gaba' antzeztuko dabe, gaur, hustutako kalabazaz betetako bidetik
IRATXE ASTUI
MUXIKA.
Jueves, 31 de octubre 2019, 01:00
Halloween gauaren ospakizuna ez da aspaldion Amerikatik heldu jakun kontu barria. Askok pentsa daikienaren kontra, jai hori Euskal Herrian be oso errotuta egoan, antzinan.
Publicidad
Busturialdean, kasurako, Ea, Errigoiti, Bermeo edo Muxikako herritar zaharrenek gogoan dauke, oraindino, arimen gaua zelan ospatzen eben euren herrietan. Eta horren harira, hain zuzen be, Halloween gaua euskal ohituran berreskuratzeko ahaleginean ibili dira, egunotan, Muxika, Gorozika eta Ibarruriko Gu gara Ze edo Ha elkartekoak.
«Urte askotan ez dogu arimen edo hildakoen gabaren barririk euki, baina aspaldion testigantza batzuk izan doguz Euskal Herriko hainbat lekutan; gure herrian, urrunegi joan barik», azaldu dabe Muxikako kultur elkartekoek. «Edadeko jendea akordetan da zelan ipintzen ziran kalabazak, kandela bat biztuta barruan, bide bazterretan», zehaztu dabe, bestalde.
Antzinako euskal usadioa gogora ekarteko, beraz, 'Arimen Gaba' antzeztuko dabe, gaur iluntzean (19.30ean), Muxikan. Horretarako, Ibarruriko San Pedroko baselizatik hasita eta bertako aparkalekuraino egingo dan ibilbidearen zehar, «hilen mundutik gurera etorritako Muxika, Ibarruri eta Gorozikan hildako emakumeak agertuko dira», aurreratu dabe ekimenaren antolatzaileek.
Antzezpenan, 8tik 85 urterarteko Muxika eta Ibarruriko andrek parte hartuko dabe. Frontoian amaituko dan ikuskizuna, dana dala, «ez da beldurrezko gaba izango. Hunkigarria izango da, ze ez dogu nahi hildakoen beldurra emoterik, azken batean gure bihotzetan dagoen jendea dira eta», argitu dabe.
Publicidad
Hustutako kalabazak
Ibarruriko errekorridua, -«egiteko erreza»- apaintzeko, kalabazak hustuten ibili dira, egunotan, Muxikako hainbat neskato-mutiko, nagusiak lagunduta. «Baselizarako bidean ipiniko dozguz, kandelakaz barruan», esan dabe.
Ez da hau, baina, Muxikako bizilagunek, antzinako ohiturak berreskuratzeko, burutu izan daben ekimen bakarra. Hil honetan, esate baterako, 'Saragiaren hileta' antzeztu eben, Ondarearen Europako Jardunaldien programaren barruan. «Ariatza auzoko Santa Kurtze jaietako ekitaldi nagusia da».
Publicidad
1889an, ardoa saltzen eben tabernak asago egozala, eta alkatearen baimena lortu eben saragia eliza aurrera eroateko. «Idatzi bako araudi batek agintzen eban nork eta zelan edango eban saragiko ardoa».
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión