Borrar

Bermeoko sihesbidea gaur irekiko da

Bizkaiko Foru Aldundiak 53 milioi eurotik gorako inbertsioa egin du errepide berria eriakitzeko

elcorreo.com

Miércoles, 6 de mayo 2015, 00:05

Bermeoko saihesbidea irekita egongo da gaur, goizean goizetik. Bide berria hiru kilometro luze da, eta hego-ekialdetik inguratuko du herrigunea, Landabaso industrialdetik hasi eta portu ingururaino. Bermeotik Mungiarako BI-631 errepidearen eta Bermeotik Gernikarako BI-2235 errepidearen trafikoak batuko ditu, eta egunero 2.000 ibilgailu aterako ditu kostaldeko herriko hirigunetik; ibilgailu horietako gehienak astunak dira. Hori guztia osatzeko, oinezkoentzako 1,7 kilometroko pasealeku bat egongo da Mundaka eta Bermeo artean, BI-2235 errepidearen ondoan.

Oso orografia konplexua duen inguru batean zehar doa azpiegitura berria. Hori dela eta, beharrezkoa izan da egitura independenteak jartzea San Andres, Artigas eta Perretxinako desnibelak gainditzeko. Horrez gain, Gainzabalako tunelak (710 metro) eta Mikel Deunako (58 metro) eta Txarakaneko (155 metro) tunel faltsuek osatzu dituzte lanok.

Bizkaiko Foru Aldundiak 53 milioi eurotik gorako inbertsioa egin du Bermeoko saihesbidea egiteko, eta lanak 2012ko uztailaren azken astean hasi ziren. Teknika aldetik, bi izan dira lanak egin diren 33 hilabeteetan izandako une garrantzitsuenak: Gainzabalako tunelaren alde bietako lanak elkartu zirenean (2014ko maiatzaren 8an) eta bere pilote baten gainean biratze bat eginda Artigaseko bidezubia jartzeko maniobra (2015eko urtarrilaren 27an). Maniobra egiteko, beharrezkoa izan zen tonaje handiko garabi bat erabiltzea, egitura behin-behineko euskarrietatik behin betiko ainguratze puntura eraman zuena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bermeoko sihesbidea gaur irekiko da