Ibilaldiak Hezkuntza lege berri bat eskatzen du
Larramendi ikastetxeak antolatuta, Bizkaiko ikastolen jaia Mungian ospatzen ari da ‘Egunero alkarregaz’ leloari eutsiz eleaniztasuna bultzatzen jarraitzeko
virginia enebral
Domingo, 28 de mayo 2017, 12:05
Aurtengo Ibilaldia abian dago jada. Orain dela 19 urte ospatu zen leku berberean eman zaio hasiera, Mungiako Larramendi eskolan hain zuzen ere. Egunero alkarregaz leloari eutsiz, hezkuntza eta euskararen arlo gehienetariko ordezkariak hurbildu dira honaino. Euskararen xedea ikastolen mugak gainditzea eta aisialdian ere gozatzea da, adierazi du Josune Bañales, Ibilaldiaren Elkartearen lehendakariak 39. edizioari ongietorria emateko ekitaldian. Eleaniztasuna bultzatzen dugu eta, erdiesteko, argi ikusi da, eta ikusiko da gaur, elkarlanean aritzearen garrantzia eta beharra. Lekukoa hartu dio Unai Rementeriak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, bi ideia azpimarratzeko. Alde batetik, hastag modura asmatutako leloa: balio handiko bi hitz dira eta batzea asmakizun ezinhobea izan da!. Bestetik, elebitasun erreala lortzea dela benetako erronka. Nola? Euskara hezkuntzatik atera eta kalera eraman behar da, baita ezjakintasunean dabiltzatenak erakarri ere. Eta giltza gazteek daukate.
Publicidad
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzaeta Sailburua Cristina Uriartek iaz PISA txostenean ateratako emaitzen ondorioz egon ziren kritikak gogoratu zituen. Hezkuntza sistemari buruz asko esan eta idatzi zen eta beti ez zen era konstruktiboan izan. Ez da tresna politiko bezala erabili behar. Horren harira, akordioak eta adostasunak eskatu zituen lege berri bat onartzeko. Hor dugu erronka. Koldo Tellituk, Ikastolen Elkarteko lehendariak, hartu zuen orduan hitza eta mezu bat bidali zion sailburuari. Eredu euskaldun propioa eraikitzeko lege berri bat behar dugu, gaur egungoa zaharkitua baitago. Hortaz, lehenbailehen ekin behar zaio eta, alderdi politikoek ere, behar den maila erakustea espero dugu.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión