Leioa, barrearen epizentru
Jaialdi bizkaitarra, maiatzaren 19tik 22ra bitartean ospatuko da eta dagoeneko mundu osoko 424 konpainiaren proposamenak jaso ditu
izaskun moyano
Sábado, 9 de enero 2016, 00:34
Leioako Umore Azoka datorren urtarrilaren 14an emango ditu ezagutzera parte hartuko duten talde eta konpainien izenak. 17. edizioa, maiatzaren 19tik 22ra bitartean ospatuko da, eta jaialdi bizkaitarrak 424 proposamen jaso ditu.
Zehazki, 393 konpainiak aurkeztutako 424 produkzio horietatik 50 (%12) Euskadikoak dira, 224 (%53) Espainiakoak eta 150 (%35) 25 herrialde desberdinetakoak. Besteak beste, Frantzia, Italia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Japonia, AEB, Kanada, Costa Rica edo Txile.
«Eskaera kopuruaren igoera horrek azken urteotako gorantzako joeraren ildotik jarraitzen du. Horrez gain, argi erakusten du konpainiek Umore Azokan parte hartzeko duten interesa, erakusleiho aparta eta kaleko arteen galdu ezinezko hitzordua delako», nabarmendu du antolakuntzak.