Borrar
Vintage Trouble taldea, BBK Liven ere aritu zen.
V. Wop Festival jaialdia

V. Wop Festival jaialdia

Larunbatean ospatuko da Santana 27 aretoan, eta Vintage Trouble, Cracker edota Los Brazos bezalako taldeez gozatzeko abagunea izango da

izaskun moyano

Miércoles, 9 de diciembre 2015, 01:23

Wop Festival jaialdiaren bosgarren edizioa izango da larunbatean, Bilboko Santana 27 aretoan, Vintage Trouble, Cracker eta Los Brazos taldeekin. Ukitu 'familiarra' duen jaialdirako sarrerak 30 euro balio du (35 txarteldegian) eta 16 urtetik beherakoak heldu batekin batera sar daitezke.

Gainera, 12 urtetik beherakoek doako sarrera dute, aurretik antolakuntzari eskaera eginda. Halaber, aretoaren kanpoaldean, zenbait 'food track' egongo dira, nahi duenak jan dezan.

Vintage Trouble Los Angeleseko talde bat da, eta azken urteetan The Rolling Stones, AC/DC eta The Who moduko talde mitikoekin jo du. Ty Taylor abeslaria buru dela, Nalle Colt, Rick Barrio Dill y Richard Danielsonek osatzen dute taldea. Soul espirituarekin, laukoteak zuzenekoetako bizitasuna bideratu du guitar powered rhythm & blues- arekin batera.

Ckracker taldea ere Kaliforniakoa da, baina alternative country edota country rock estiloak lantzen dituzte. David Lowery eta Johnny Hickman dira taldeko buruak, eta Bilbon 'Berkeley to Bakersfield' (2014) azken diskoko abestiak interpretatzeaz gain, betikoak ere entzun daitezke.

Azkenik, Los Brazos hirukote bilbotarrak hasiko du emanaldia. Rock taldeak 'GAS' diskoa atera berri du, eta «grabazio estudio zahar baten apalategietatik atera baina gaur egungo talde batek interpretaturiko musika» egiten dutela adierazi dute.

Kontzertuen ondoren, rock & soul jaia izango da, Hinds taldearen kontzertuarekin eta Indieteca Dj eta Adrian vs. Santo disko jartzaileen saioekin. WOP Festival jaialdiak Bilboko Udalaren eta Fagor, Surne eta Yimby enpresen laguntza du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo V. Wop Festival jaialdia