Borrar
La Casillako izotz pista.

La Casillako izotz pista astelehenean irekiko da

Goizez eta arratsaldez Bilboko auzoko pabiloilean irristaketan aritzeko abagunea izango da astelehenetik urtarrilaren 17ra bitartean

izaskun moyano

Sábado, 5 de diciembre 2015, 02:06

Aurtengo gabonetan ere Bilboko Udalak 700 metro karratuko izotz pista handia jarri du La Casillako pabilioiean. Bilbao Kirolak-ek antolatutako aisialdiko ekintza honek astelehenean irekiko ditu ateak.

Izotz- pista 2016ko urtarrilaren 17ra arte zabalik egongo da, goizeko 10.00etatik eguerdiko 14.00ra, eta 15.30tik 22.00ra. Gabon Egunean eta Gabon Zahar Egunean pistara sartzeko azken aukera arratsaldeko 18.30tan izango da. Eguberrian, Urteberri Egunean eta Errege Egunean ostera, 17.30tik 21.00ra egongo da irekita.

Inoiz irristatu ez diren txikienentzat 80 metro karratuko espazio bat egongo da, pista handian murgildu baino lehen bertan marraza bikoitzeko patinetan ibiltzen ikas dezaten.

Sarrerei dagokienez, bi mota daude: aurretiaz eskuratutakoak eta txarteldegian erositakoak. Lehenengoak Kutxabanken bidez online lor daitezke, eta taldeko erreserbak ere burutu daitezke.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo La Casillako izotz pista astelehenean irekiko da

La Casillako izotz pista astelehenean irekiko da