'Gabonetan primeran kirola eginez' programan izena emateko epea ireki da
Udalak 768 plaza eskainiko ditu guztira; horietatik 48 minusbaliotasunen bat duten umeentzat izango dira
elcorreo.com
Lunes, 23 de noviembre 2015, 02:11
6 eta 13 urte bitarteko umeei zuzendutako 'Gabonetan primeran kirola eginez' 2015-2016 aisialdi programan izena emateko epea ireki da. Aurten ere, Bilbao Kirolak-ek umeei zuzendutako aisialdi programa hau eskaintzen du gabonetako opor garairako. Hala, Udalak 768 plaza eskainiko ditu guztira eta horietatik 48 minusbaliotasunen bat duten pertsonentzat.
Horrez gain, azpimarratzekoa da Bilbao Kirolak-ek, aniztasun funtzionalari bideratutako 8 plaza erreserbatuko dituela egunero San Inazioko polikiroldegian, guztira 48 plaza. Interesdunek Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioarekin jarri beharko dira kontaktuan izena emateko 94 441 31 81 telefono zenbakian.
'Gabonetan primeran kirola eginez' 2015-2016 programan izena emateko epea asteazkenean irekiko da abonatuentzat eta ostiralean, abonatuak ez direnentzat. Izena emateko tramiteak www.bilbaokirolak.com web orrialdean edo polikiroldegietako makinetan egin ahal izango dira.