Adimen-urrituko 212 pertsona etxera bueltatu dira Gorabiderekin oporrak bukatu eta gero
Hamabostaldi bikaina eman dute Mundaka, Iruñea, Lardero, Llanes, Villanua eta Gijonen
silvia cantera
Jueves, 13 de agosto 2015, 12:39
Pozarren etorri ziren atzo autobusean. Bi aste pasa ondoren, Gorabide elkartearekin joan ziren 212 adimen-urrutiko pertsonen oporrak amaitu dira. Mundaka, Iruñea, Lardero, Llanes, Villanua eta Gijonen egon dira eta esperientzia ezin hobea izan dela diote denek. "Hondartzan eta itsasontzi batean egon gara", zioen Luisak. Bizkaiko kostaldearekin txunditu egin da eta lagun asko egin ditu egun guzti hauetan.
Guztira 471 pertsona joan dira oporretan 161 monitoreen laguntzarekin. Izan ere, batzuen bidaia atzo hasi zen. "Haiek dira zer egin nahi duten aukeratzen dutenak", azaltzen du Gorabidek. "24 ordu ematen ditugu elkarrekin. Neka-neka eginda amaitzen dugu, baina merezi du", esan zuen Alexandrak, elkarteko boluntarioak malko bat sikatzen zuen bitartean. Eta hori bai, denek argi eta garbi daukate gauza bera: "Datorren urtean, berriro".