Lander Otaola zuzendari eta aktorea.

'Footing' filmak irekiko du gaur Bilboko aire libreko zine zikloa

'Ocho apellidos vascos' izango da bigarren pelikula, gaur bertan eskainiko dena; Lander Otaola zuzendari eta aktoreak bertan aurkeztuko du bere lana

i. crespo

Martes, 4 de agosto 2015, 13:53

Bilboko Udalak udan aire libreko zineaz gozatzeko saioak berreskuratu ditu, Kultura Sailak antolaturiko 'Agorrilean zinema zure auzoan' programan. Gaurtik abuztuaren 21era arte, euskal zigilua duten zenbait lan arrakastatsu eskainiko dira. Zikloearen helburua auzoetako kultur eskaintza zabaltzea da udako jarduera batekin, kaleaz familian gozatu ahal izateko. Ekimenaren barruan bost saio izango dira, Casilda Iturrizar parkean (gaur), Deustuko San Pedro plazan (abuztuaren 6an), Errekaldeko plazan (abuztuaren 11n), Funikularraren plazan (abuztuaren 13an) eta, amaitzeko, Karmelo plazan (abuztuaren 21ean).

Publicidad

Lander Otaolaren 'Footing' film laburra eskainiz hasiko da programa, eta, ondoren, euskal antzezle horrek parte hartzen duen 'Ocho apellidos vascos' film arrakastatsua eskainiko da. Otaola bera bertan egongo da bere lana aurkezteko. Zine programazioak abuztuaren 6an jarraituko du Deustuko San Pedro plazan. Oraingo honetan, Guillermo del Torok zuzendutako "El laberinto del Fauno" (2006) lana eskainiko da. Dramaren eta fantasiaren arteko ekoizpena, ingelesez egin ez direnen artean Oscar sarietarako izendapen gehien lortu dituen filma da, eta bere protagonista nagusien artean, Alex Angulo aktore bilbotarra zena dago. Aurretik Ander Mendiaren "Beerbug" film laburra ikusi ahal izango da.

Abuztuko bigarren asteko programazioaren barruan, AEBetako zine fantastikoaren bi lan klasiko izango dira, euskarazko azpitituluekin: Steven Spielbergen bi lan eskainiko ditu, 'Tiburón' (1975) eta 'E.T. El Extraterrestre' (1982), abuztuaren 11n eta 13an, hurrenez hurren. Horien aurretik beste bi film labur eskainiko dira: Jose Maria Goenagaren 'Sintonia' (2005), euskaraz, eta Roberto Santiagoren 'Cumpleaños feliz' (2010).

Egitaraua abuztuaren 21ean amaituko da, Santutxuko Karmelo plazan, Aitor Mazori eskainitako proiekzio omenaldiarekin. Oraingo honetan, film luzeen zuzendari eta antzezle gisa egin zuen 'Bypass' (2012) eskainiko da, Patxo Telleria zenarekin batera zuzendutako filma. Horren aurretik, Mazoren laguntza izan zuen azken film laburra eskainiko da, David Pérez Sañudoren 'Malas vibraciones'. Saio guztiak 21:30ean hasiko dira eta sarrera librea izango da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad