Susaetak eta Iturraspek ez dute Vigon jokatuko
Ibai Gómez, Eneko Bóveda, Gorka Elustondo, Ager Aketxe eta Borja Viguera ere ez dira Ernesto Valverderen deialdian sartu
elcorreo.com
Martes, 29 de diciembre 2015, 23:05
Markel Susaeta eta Ander Iturraspe ez dira Vigora bidaiatuko. Eibarreko erdilariak gainkarga bat du eta Abadiñoko jokalariak, berriz, bere lesioaz osatu da duela egun gutxi batzuk. Hau dela eta, Ernesto Valverdek jokalari hauek Celtaren aurkako partidurako (gaur, 20.30ean) zerrendatik kanpo uztea erabaki du.
Entrenatzaileak Susaetaren osasunari buruzko zalantzak zituela argi utzi Lezaman emandako prentsaurrekoan. Izan ere, erdilariak ezin izan zen Euskal Selekzioaren partiduan egon. Iturraspe, berriz, Vicente Calderonen sufritutako lesioaz osatu den arren, ez da Valverderen zerrendan sartu, Ibai Gómezi gertatu zaion bezala. Gainera, Eneko Bóveda, Gorka Elustondo, Ager Aketxe eta Borja Viguera Bilbon geratuko dira.
Hau kontuan hartuta, Ernesto Valverdek honako jokalariak deitu ditu Celtaren aurka jokatzeko: Gorka Iraizoz, Aymeric Laporte, Eraso, San José, Beñat, Kike Sola, De Marcos, Iago Herrerín, Williams, Xabi Etxeita, Mikel Rico, Gurpegui, Muniain, Aduriz, Raúl García, Balenziaga, Sabin Merino eta Lekue.