Gailurrera itzuli nahi duen erraldoia
Milango Inter izango da Athleticen aurredenboraldiaren areriorik boteretsuena. Abuztuaren 8an jokatuko da partida Parman
i. crespo
Sábado, 25 de julio 2015, 08:01
Athleticen aurredenboraldiak sekulako garratnzia izango du aurten. Abuztuan bertan bete behar izango ditu bere helburu nagusiak. Hau da, Europa Leagueko txartela atera behar du bi kanporaketa gaindituz eta urteko lehenengo titulua jokatuko du Barçaren aurka: Espainiako Superkopa. Orain arte, ez du goi mailako aurkarien aurka jokatu, Txorierri, Krasnodar, Fürth eta Betis izan baitira zurigorrien aurkakoak. Baina abuztuaren 8an, behin Inter Bakuren aurkako kanporaketa amaituta, Milango Interren aurka jokatuko du Parman.
Publicidad
Egia da Lombardiako taldea ez dagoela bere momentu gorenean. Zortzigarren amaitu du azken denboraldian, Europatik kanpo. Sekulako gainbehera jasan du bosturteko batean, 2010ean Italiako Liga, Txapeldunen Liga eta Italiako Kopa irabazi zuenetik. Jose Mourinho xelebreak Milanetik kanpo egin zuenetik, Interrek ez du bururik altxatu. Ez du fitxaketekin asmatu eta bere jokalari ospetsuenak zahartu ala hanka egin dute.
Gaurko taldean, nahiz eta oraindik ere fitxatzerenbat espero den, itxuraz aldatu du Interrek lehengo urtearekin alderatuz. Hainbat beterano mantentzen ditu, Rodrigo Palacio eta Vidic, esaterako. Baina batez ere bizigarri zerbait behar zuela ikusi dute argi taldeko arduradunek. Kovacic (beste talde batera jotzen ez badu) eta Kondogbia izango dira zelai erdiko faroak, eraso posizioetan abiadura handiko jokalariak izango dituen bitartean. Xherdan Shaqiri Bayerneko jokalari ohia, Biabany bizkorra eta Icardi goleatzailea dira azpimarragarrienak. Horiek dira, nahiz eta oraindik oso urrun diruditen, Interren armak Juventus handiaren hegemonia apurtzeko. Nahiz eta hurrengo urtea ere garratza aurkezten den, pixkanaka berreskuratu nahi du Manciniren taldeak Europa mailan galdutako tokia.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión