Borrar
CULTURA

Arzallus: «Jendeak esaten badu final ona izan dela...»

«Sekula ez duz gozatu holako finalik», esan du Iñaki Muruak, Bertsozale Elkarteko lehendakaria

EL CORREO

Lunes, 16 de diciembre 2013, 01:38

Txapelketa bukatu eta, handik ordu erdira, antolatzaileek areto batean bildu zituzten zor-tzi bertsolariak. Baina lehenbiziko hitzak Bertsozale Elkarteko lehendakariak, Iñaki Muruak esan zituen: «Zoriontsu naiz, nago, egin nauzue, egin naute. Sekula ez dut gozatu holako finalik, hasi eta buka. Ingurukoek ere hala esan didate. Eta asko dakiten batzuekin egona naiz. Benetan ase nau gaurko saioak, gaizki ohitu gaituzue. Gaijartzaileak ere aipatu nahi nituzke: gaiak ikaragarri gustatu zaizkit. Petoa ere gogora ekarri nahi dut; batek esan zuen bezala, gure jan-tzi nazionala da».

Autokritiko, ezkor samarra

Ondoren, Amets Arzallus mintzatu zen: «Oso gustura nago jendeak emandako erantzunarekin, eta orain Iñakiren esanak entzunda, are pozikago. Horrekin gelditzen naiz: jendeak esaten badu oso final ona izan dela, hala izango da. Txapela baino askoz gehiago pozten nau horrek».

«Goizean, sekula baino lasaiago hasi naiz, eta goiz osoan zehar ten-ple onean ikusi dut neure burua, tenple onean eta zorrotz gainera. Bzkaltzera joan garenean oso pozik nengoen goizean egindako lanarekin», jarraitu zuen.

Baina arratsaldeko lehen sentsazioak ez omen ziren hain gozoak izan: «Goizeko lanarekin oso harro bukatu nuen bezala, bazkaldu eta gero, apalxeago sentitu naiz». Eta hendaiarrari galdetu zitzaionean ea buruz buruko saioa bukatu zenean nola ikusten zuen puntuazioa: «Autokritikoa naiz, ezkor samarra, eta esan nion Maialeni prestatzen joateko agurreko bertsoa».

Maialen Lujanbiok, berriz, honela jardun zuen: «Saiatu gara gure lanarekin opari bat ematen hainbeste lan egin duen antolakuntzako jende horri. Lan ona egin dute, guk dena listo eta prest eduki genezan gure jarduna egiteko».

Igor Elortza «oso pozik» zegoen atzokoan, «bi finaletan egon naiz eta beti egon da giro ona, baina gaur goizeko 10etan bildu garenean sentitu dudanak konfidantza eman dit, eta garbi nuen final ona izango zela».

Aitor Mendiluze «oso pozik, oso harro» agertu zen «final honetan egoteko aukera izan dudalako» eta «eskerrak eman nahi dizkiet etxekoei, lagunei, nire sostenguoa izan direlako». Aitor Sarriegik «pribilegio bat izan da zuekin abestea gaur hemen», esan zien beste bertsolariei. Unai Iturriagak garbi utzi nahi izan zuen: «nire etxean ni naiz txapelduna».

Beñat Gaztelumendi «gustura» agertu zen «egindako finala eta txapelketarekin». Añorgarraren esanetan, «bat gehiago sentitu nahi nuen BEC taldean, lehen aldia zelako niretzat finalean eta hori ere lortu dudala uste dut». Sustrai Colinaren- tzat «pribilegio handi bat izan da finalean egotea, ohore handia» eta «gogo itzela ematen du hurrengoan berriz hemen egoteko».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Arzallus: «Jendeak esaten badu final ona izan dela...»