Borrar

Gaur hasiko da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Lau kanporaketa jokatuko dira lurraldeko leku desberdinetan, eta hortik sailkatzen direnek finala jokatuko dute maiatzaren 22an, Getxon

elcorreo.com

Martes, 3 de mayo 2016, 08:21

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa hasiko da gaur eta lau kanporaketa jokatuko dira lurraldeko leku desberdinetan. Hortik sailkatzen direnek finala jokatuko dute maiatzaren 22an, Getxon, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez.

Lehen kanporaketa Getxoko Azebarri kultur elkartean izango da, gaur (17.30ean); bigarrena, Bermeoko Eleizalde ikastolan, bihar, maiatzaren 4an (15.00etan); hirugarrena, Deustuko Berbaizu euskara elkartean, ostegunean, maiatzaren 5ean (17.00etan); eta laugarrena Elorrioko Txintxirri ikastolan, ostiralean, maiatzaren 6an (15.00etan).

Bertsolariek kanporaketetako saioetan egin beharko dituzten ariketak hurrengoak izango dira: berba bati bertsoa, gehienez hamarreko handian; lau oinak emanda, bertso bat; eta ofiziotan bina bertso, zortziko handian. Aurrera egiten duten bertsolariek, beste ariketa bi egin beharko dituzte: ofiziotan bina bertso, zortziko txikian, eta kartzelako lana, bakarka, gai bati bertso bat, gehienez hamarreko handian.

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala Getxoko Fadura kiroldegian jokatuko da aurten. Maiatzaren 22an izango da, eta egun osoko egitaraua dago prest. Goizean idatzizko txapelketa egingo da lehenengo, eta ostean bat bateko finala jokatuko dute finalera sailkatu diren bertsolariek. Eguerdian bertan bazkaltzeko aukera egongo da, eta bazkalostean bertso eskolen tartea izango da. Arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarri Faseko kanporaketa jokatuko da, Faduran bertan. Egun horretarako bazkarirako txartelak eta kamisetak www.bertsosarrerak.eu webgunean daude eskuragarri.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gaur hasiko da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa