Zinegoak jaialdiak hiru sail ofizialetako epaimahaikideak aurkeztu ditu
Jaialdiak hiru sail ofizial izango ditu berriro ere, hots, FIK (fikzioa), DOK (dokumentala) eta KRAK (narratiba berriak), eta atal bakoitzak hiru kide izango ditu epaimahai ofizialean
Zurekin
Miércoles, 10 de febrero 2021, 21:28
Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak 18. edizioko sail ofizialetako epaimahaikideen izenak jakinarazi zituen astearte honetan. Jaialdiak hiru sail ofizial izango ditu berriro ere, hots, FIK (fikzioa), DOK (dokumentala) eta KRAK (narratiba berriak), eta atal bakoitzak hiru kide izango ditu epaimahai ofizialean.
Publicidad
Jaialdiko arduradunek jakinarazi dutenez, epaimahai anitza osatu dute: zinemagintzaren ezagutza zabalarekin, sexu aniztasunagaz lotutako aktibismoarekin eta abar. Euskal Herriko, Espaniako Estatuko eta nazioarteko kideak egongo dira.
Hain zuzen, DOK epaimahaian parte hartuko dute Nicole Costa aktore eta zuzendari txiletarrak (iaz Zinegoak-eko dokumental onenaren saria irabazi zuen 'El viaje de Monalisa' lanarekin); Pilar Monsell Kordobako zinemagile eta artistak ('Distancias', 'Africa 815' edo 'Dos años después' filmetako zuzendaria, besteak beste); eta Xabier Arrate Lekeitioko Euskal Zine Bilerako zuzendariak.
Bestalde, FIK sailean, Afioco zinemagile eta aktibista ez binarioa ('Diversxs' dokumentaleko edo 'Indetectables' telesaileko hainbat kapituluren zuzendaria); Kai Etxaniz aktibista iruindarra eta musikagilea (Naizen elkartearen 'Yo se quien soy' abestia egin berri du, besteak beste); eta Pablo A. Cantero FanCineGay Extremadurako LGTB Zine Jaialdiko zuzendari eta Triangulo Fundazioaren presidenteordea izango dira epaimahaikide.
Azkenik, KRAK sailean, Bego Zubero argazkilari eta ikertzaile bilbotarrak, Natalia Piñuel arte historialari eta Playtime Audiovisuales plataformako komisarioak eta MIX Milano jaialdiko programatzaile Priscilla Robledo ekoizleak osatuko dute epaimahaia. Aurreko edizioetan bezala, Zinegoak jaialdiak beste hainbat epaimahai izango ditu filmen arlo ezberdinak epaitzeko, eta bertan Bilboko hainbat elkartek parte hartuko dute.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión