Araskik eta Lointekek WNBAko izar berria sufritu beharko dute
Harmailatik ·
Kahleah Copper Salamancan ariko da, eta MVP izendatu dute, Chicago Sky bere historiako lehen eraztunera eraman osteanKahleah Copper du izena eta WNBAko izar berria da. Finaleko lau partidetan lortutako 68 puntuak erabakigarriak izan dira (3-1 Illinoisekoentzat), eta Chicago Skysek bere lehen txapelketa irabazi du, Phoenix Mercury faboritoen aurka. Ligan lau urte aulki batean eserita eman dituen 27 urteko eskoltak irabazi du txapelketa. Egia esan, Covid 19a taldeak mozten hasi zen arte ez zioten Copperri benetako aukera bat eman. Kirolean gauza zailak daude ulertzeko.
Publicidad
Arizonakoen aurkako lau neurketetan, Cooper bikain aritu zen lehen eta hirugarren partidetan. Erabakigarria izan zen eta horregatik ematen diote MVPa. Ez zen erraza. Phoenixen Diana Taurasik, historiako onenak, eta Brittney Grinnerrek jokatzen dute. Orain, Iñigo de Heredia gasteiztarraren aginduetara defendatu beharko du garaikur hori, Perfumerias Avenida taldearen elastikoarekin. Salamancako taldeak Liga, Kopa eta Euroliga irabazi nahi ditu. Gaztelarrek ez dute mugarik aurten. Emakumezkoen Ligako gainerako taldeek, Araskik eta Lointek Gernikak kasu, izugarri sufritu beharko dute.
Astou NDour
Chicagon, Candance Parker beteranoarekin batera, Astou NDour kanariarra ere munduko saskibaloi liga onenaren txapeldun izatera eraman du Copperek. Espainiarrak gutxi jokatu du, ia ezer, baina horrek ez dio meriturik kentzen bere denboraldiari.
WNBAk hurrengo udara arte esan du agur. Primeran egin du, gainera, Haizearen Hirian bertan jaiotako Candance Parkerren historia eredugarriarekin. Jokalaria Chicagora itzuli berria zen, 13 urtez Los Angelesen jokatzen aritu ondoren, bere bizitza osoko taldeari lehen eraztuna emateko, hain zuzen ere.
Epikaz egin du, Phoenixen jokatutako azken partida irauliz. Partida amaitzeko lau minutu falta zirenean galduta zuten, 72-65. Hortik aurrera, Taurasiren bi jaurtiketa libre bakarrik lortu zituzten etxekoek. 74-80 bukatu zen lehia. Parkerrek, amaiera apoteosiko horretan, 16 puntu eta 13 errebote eta 5 asistentzia lortu zituen.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión