Txertaketa ostegun honetan abiatuko da eta kanpaina «genero guztietako sexu langileei» dago zuzenduta. Fotolia

Vancouverren langile sexualak esentzialtzat hartu dira koronabirusaren txertoaren kontrako erronkan

Txertaketa kanpaina hau langile sexualei babesa, defentsa eta hezkuntza bermatzen dien erakunde batek abiarazi du

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 21 de abril 2021, 20:02

Vancouverren langile sexualak esentzialtzat hartu dira koronabirusaren txertoaren kontrako erronkan. Izan ere, txertaketa kanpaina hau langile sexualei babesa, defentsa eta hezkuntza bermatzen dien erakunde batek abiarazi du. Hala, Society Page erakundeak herrialde honetan kolektibo hau lehenestea erabaki du. Erakunde honek langile sexualentzat bideratutako klinika baten antolakuntza kudeatzen du.

Publicidad

Txertaketa ostegun honetan abiatuko da eta kanpaina «genero guztietako sexu langileei» zuzenduta dagoela argitu dute. Koronabirusaren aurkako txertaketa-plana ezagutzera emateko, kartel bat zabaldu zen, «bere burua eta ingurukoak babestearen» garrantzia azpimarratuz.

Era berean, argitu zen sexu-langileek koronabirusaren aurkako txertoaren lehen dosia baino ez dutela jasoko oraingoz. Horrela, txertaketa talde sozial desberdinetara zabaltzea espero da, talde horiek arriskutsutzat jotzen baitira. Gaur egun milioi bat pertsonak baino gehiagok jaso dute koronabirusaren aurkako txertoaren lehen dosia Vancouverren, eta 40 urtetik gorako pertsonei txandaka ematen jarraitzen dute.

Society Page Vancouverreko Downtown Eastside eskualdean dagoen erakunde bat da, laguntza, abokatutza eta hezkuntza eskaintzen dituena sexu langile ohientzat. Erakundeak sexu langileekin lotutako kalteak eta isolamenduak murriztea bilatzen du. Hori dela medio, euren kideen osasuna, segurtasuna eta indarra areagotzeko lan egiten dute, autodeterminaziorako eskubidea errespetatuz eta beren beharrizanei eutsiz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad