Urriaren 23an hasiko dira Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketak
Egitasmoak lau saio izango ditu, hala nola, Dulantzin, Zigoitian, Legution eta Kanpezun jokatuko direnak
UNAI SARRIUGARTE
Sábado, 17 de octubre 2020, 01:16
Urriaren 23an hasiko dira Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketak. Egitasmoak lau saio izango ditu, hala nola, Dulantzin, Zigoitian, Legution eta Kanpezun jokatuko direnak. Kanporaketa honetako hamabi hoberenak urtarrilean abiatuko den txapelketarako txartela eskuratuko dute.
Publicidad
Orotara 27 bertsolarik eman dute izena, eta, aipatutako datan hasiko diren kanporaketetan hamabi bertsolari sailkatuko dira. Pasa den urteko lehiaketako finalistak, aldiz, zuzenean igaroko dira txapelketa nagusira. Kanporaketa bakoitza egun batean egingo da, urriaren 23an hasi eta 31 amaituz.
Jorratuko diren lau kanporaketetako saioetako irabazleak zuzenean joango dira bideratuta datorren urteko txapelketara. Era berean, gainerako parte-hartzaileak izan duten puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Guztira 18 bertsolariko taldea osatuko da datorren urteko Arabako Bertsolari Txapelketarako.
Lehendabiziko kanporaketa Legution egingo da urriaren 23an, arratsaldeko zortzietatik aurrera. Bertan honako bertsolariak ibiliko dira aurrez aurre: Aitor Ugarte, Felipe Zelaieta, Jon Ruiz de Pinedo, Ander Aranburu, Xabi Lasa eta Eli Zaldua. Bertso saio honetako gai-jartzailea Lierni Altuna izango da.
Urriaren 24an, aldiz, 18:30ean abiatuta Dulantzin beste bertsolari uzta oparo bat arituko da nor baino nor: Beñar Garaio, Unai Anda, Unai Bengoetxea, Oier Arbina, Mikel Martin eta Ohiane Perea. Saio honetako gai-jartzaile lanetan Eli Plazaola arituko da.
Publicidad
Bestalde, hirugarren kanporaketa Zigoitian egingo da urriaren 25ean ordu berberean. Bertan Andere Arriolabengoak, Manu Bendalak, Martin Abarrategik, Unai Gomezek, Unai Mendibilek eta Peru Abarrategik esku hartuko dute. Gai-jartzailea Oier Azkarraga izango da.
Azkenik, Kanpezun urriaren 31n 18:30etan hasita azkenengo kanporaketa ospatuko da. Rikardo Gonzalez de Durana, Irati Anda, Xabi Antia, Danel Herrarte, Aitor Najera eta Aroa Arrizubiesta dira azkenengo saioaren protagonistak. Gai-jartzailea, berriz, Arantxa Sobrino.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión