Taylor Swift, bere musikaren eskubideak berreskuratzeko borrokan
Musikariak 'Fearless' 2008 urteko diskoa berriro argitaratu du sei abesti berrirekin
Zaila da, musika munduko izarra eta, aldi berean, enpresari handia izatea. Taylor Swift-ek, country-aren printzesa izan zena eta geroago pop-aren artista handienetarikoa bihurtu dena, 'Fearless' diskoa berriro grabatu du. 2008an argitaratu zen obra hau bigarren aldiz atera du Swift-ek bere musikaren eskubideak berreskuratzeko, horiek inbertsio-futs baten eskuetan amaitu ostean.
Publicidad
'Fearless' duela hamabi urte zuen soinu bera mantentzen du. Aldaketa bakarra Taylor-ren ahotsean dago, orain askoz helduagoa dena. Gainera diskoak grabaketatik kanpo geratu ziren beste sei abesti jasotzen ditu eta guztira, ia bi orduko iraupena du.
«Oso polita izan da»
Ez da lehenengo aldia Swiftek bere disko bat berriz grabatzen duena. Pasaden urtean bere sei lehengo lanak berregiten hasi zen bere abestien eskubideak berreskuratzeko. «Prosezu oso polita izan da, uste baino politagoa eta nire musika osoa berriz grabatzeko erabakia hartzen lagundu dit», zioen orduan 31 urteko artistak.
Abeslariak bere musikaren eskubideak galdu zituen 2019an, Scooter Braun bere agentearen erruz. Honek, Swift-en lehenengo diskografika -Nashville Big Machine- erosi zuen 250 milioi euroren truke eta mugimendu horretan Shamrock Capital inbertsio-futsa sartu zen. Braun -Justin Bieber eta Ariana Grande bezalako izarren agentea ere bada- eta Swift asko haserretu zen berarekin, manipulatzaile bat zela esanez. Bere musikaren jabetza galdu bazuen ere, kantariak bere letren eskubideak mantentzen zituenez, bere lehenengo diskoak berregiteko erabakia hartu zuen. Horrela, bere abestien eskubideen dirua ez da etorkizunean Shamrock Capitalera joango.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión