Robert Pattinsonen Batmanak Warner eta DC Comics enpresen etorkizuna gidatuko du zinemagintzan

DC FanDome ekitaldian Warnerrek beste hainbat filmen eta eduki multimediaren iragarpena egin zuen ere

Ander Retolaza

Martes, 25 de agosto 2020, 20:02

The Batman filmaren trailerra kaleratu berri da, eta, beste hainbat albisteez gain, Robert Pattinson aktorearen itxura nabarmendu da ikus-entzunezkoan. DC Comics ekoiztetxearen ekitaldi nagusian kaleratu zen trailerra, DC FanDome ekitaldian hain zuzen, eta Warner enpresaren apustu handienetakoa izatera heldu da 2021an kaleratuko den pelikula hau.

Publicidad

Warner enpresak, film berri honekin, haren etsai nagusia den Marvel ekoiztetxearen parera hurbildu nahi da super-heroi azpigeneroaren munduan. Hori horrela, egun luzea eta bizia izan zuten zaleek aurreko larunbatean, produktu berri ugari kaleratu zirelako.

Hala eta guztiz ere, aktore britainiarren The Batman filmaren trailerrak nagusitasuna hartu zuen beste ezeren gainetik. Matt Reeves zuzendaria arduratu da Batmani buruzko film itxaropentsu honen 'teaser'-a (lehen aurrerapena) iragartzeaz. Robert Pattinson da filmaren protagonista, eta Zoë Kravitz, Paul Dano, Colin Farrell eta Andy Serkis ere agertzen dira bertan.

«Mendekua naiz», dio Pattinson-ek trailerrean, Nirvanaren 'Something in the Way' abestiak lagunduta eta irudi ilun eta bortitzen erabilera nabarmenduta. Argi-efektuez gain, Reevesek Pattinsonekiko miresmena erakutsi zuen: «Aktore sinestezina da. Kameleoi bat bezalakoa da eta Batmanen itxura du, baina, batez ere, Batman orain arte ikusi ez dugun moduan antzeztu dezakeen norbaiten arima du».

Zinemagileak ziurtatu zuen, 2021eko urrirako estreinatuko den zintak, ez dituela erakutsiko pertsonaiaren jatorriak, baizik eta Bruce Wayne Batman gisa islatzen saiatuko dela, «akatsak eginez, handituz, eroriz eta heroi bihurtuz». Hau da, giza ikuspegia jorratu nahi du zuzendariak ikus-entzunezkoan gehien bat, bai eta haren detektibe izaera ere. Indarkeria eszenak baino zerbait gehiago izatea lortu nahi du Matt Reevesek.

Publicidad

Ildo beretik, detektibe-giroko thriller filma izango dena, 70eko hamarkadako klasikoetan oinarritu dela azaldu zuen, alegia 'Chinatown' (1974), 'The French Connection' (1971) edo Taxi Driver' (1976) filmetatik.

Filmak, telesailak eta bideo-jokoak

Batmani buruzko proiektu berri eta anbizio handiko honekin batera, Warner Bros-ek bere lehen irudiak aurkeztu zituen super-heroiei buruzko beste apustu garrantzitsu batzuen inguruan. Besteak beste, 'Wonder Woman' 1984 filmaren trailerra, 'La Liga de la Justicia' telesailaren muntaia berria, HBO plataforman ikusgai egongo dena, edota Dwayne Johnsonen estreinaldia Black Adam bezala izan ziren albiste DC FanDome ekitaldian. Film eta telesailez gain, Suicide Squad gaizkile taldearen eta Batmanen inguruko bideo-joko berrien iragarkiak ere kaleratu ziren.

Publicidad

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad