Harkaitz Cano. I. Pérez

Harkaitz Cano labirintoan: gaur egungo euskal literatur paisaia

Aiora Sampedro Alegriak euskal idazleari buruzko liburua aurkeztu du Durangoko Azokan

Oihane Calvo Ugarte

Viernes, 8 de diciembre 2023, 21:59

Durangoko Azokako 58. edizio honetan, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) 20 lan berri baino gehiago aurkeztu ditu. Horien artean, Aiora Sampedro Alegriak, UPV/EHUko irakaslea eta Literatura Konparatuan eta Literatur Ikasketetan doktoreak, Harkaitz Canori buruz garatu duena aurkituko dugu.

Publicidad

Harkaitz Cano (Lasarte, 1975) azken urteetan euskal literaturan gailendu den idazle entzutetsu eta laudatuenetarikoa da. 48 urte dituela, obra zabala bezain anitza osatu du, bere izaera polifazetikoa agerian utziz. Eleberrian, poesian eta kontakizunean, nagusiki, aritu da egile gipuzkoarra, baina beste literatura genero batzuetan ere -saiakeran, Haur eta Gazte Literaturan, antzerkian, komikian- sarritan ibili izan da.

Badira 29 urte bere lehen argitalpena, 'Kea behelainopean bezala' poema liburua kaleratu zuenetik; geroztik, hogeitik gora dira argitaratu dituen liburuak. Canoren eginkizun artistikoaren ibilbide oparo horri buruzkoak jaso ditu Sampedro Alegriak aurkeztutako bere lehen liburuan: 'Harkaitz Cano eta gaur egungo euskal literatur sistema'.

Argitalpen berri honen harira, ez da garai berriko euskal letretako izen nagusien gainean gauzatzen den lehen liburua, aurretik beste asko plazaratu baitira. Aitzitik, Sampedro Alegriak dakarren ikuspegia erabat berria da, Harkaitz Canoren lana arakatzerako orduan literaturaren soziologiaren aldetik egiten baitu.

Hartara, jada ez da lanaren eginkizuna edo egitura ikertu, formaren azterketa sortu. Helburu nagusia prozesu historikoak deskribatzean datza, egilearen lana bere bidean ikusi, nola gorpuzten den zehaztu, inguruarekiko elkarrizketan nola joan den handitzen eta unez une osatzen ikertu. Harkaitz Canoren figura, idazle gazte eta ezezagun izatetik, gaur egungo euskal panoramaren erdigunera nola heldu den azaltzen du, alegia. Idazlearen bilakaera hori argitu nahian, Sampedro Alegriak bi zutabe nagusitan banatu du lana.

Publicidad

Alde batetik, Canoren lana eta ibilbide arrakastatsua ulertzeko bide modura, inoiz egin den XXI. mendeko euskal paisaia literario eta kulturalaren azterketa zehatz eta iradokorra egin du, euskal letretako panorama horretan parte hartzen duten elementuen deskribapen xehea eginez.

Horrela, datuak erabiliz, egungo panorama literarioari buruzko galdera askori erantzuna aurkitzera eramango du irakurlea, gizartearen argazki naturala lortuz. Zenbat idazle ari ote dira jardunean? Horietatik zenbat ote dira emakumeak eta zenbat gizonezkoak? Zer lurralde historikoko idazleak gailentzen dira? Zein da gehien ekoizten den generoa?

Publicidad

Aiora Sampedrok galdera horiek eta beste asko izan ditu aztergai bere ikerlanean, eta era oso argi eta ulerterrazean ihardesten ditu: «578 idazle dira jardunean une honetan euskal literatura sisteman, horietatik 414 dira gizonezkoak» (39), «urtetan zehar Gipuzkoa izan bada erdigune kulturala ordezkatu duen lurraldea, oraindik ere nagusia izaten jarraitzen du» (48), «azken bi hamarkada hauetan mantendu den generoa saiakerarena da» (53).

Bestetik, aurretik deskribatutako euskal literatura paisaia horretan Canoren lana nola kokatzen den adierazi du, haren idazle eginkizunean, euskal paisaia literarioko gainerako idazleekin eta beste panorama literario batzuekin izandako hartu-emanen ikerketa burutuz.

Publicidad

Argi dago Canok euskal literaturaren labirinto horretan murgiltzea eta ez galtzea lortu duela, eta hala erakutsi du Sampedro Alegriak. Aditu horrek, bere ekoizpen literarioa aztertzeaz gain, bere irudiaren eboluzio historikoari erreparatu dio, Canoren lana eta horren arrakasta irakurleoi gerturatzen dituelarik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad