Urgente Muere un vizcaíno de 38 años y varios familiares resultan heridos en un accidente de tráfico en Huesca
Zozulia, markagailu polemikoarekin. Twitter

Naziak, mamuak eta leloak

Harmailatik ·

Roman Zozuliaren filiazio politikoaren polemika dela medio, kirolak sistema sinboliko moduan duen garrantzia gogoratu behar da

Lunes, 23 de diciembre 2019, 00:24

Gauza guztien gainetik eta sasi guztien azpitik futbola, eta kirola orokorrean, sistema sinboliko bat da. Ez du zer ikusirik jokoarekin, baina jende artean hain arrakastatsu bihurtzen duen gakoa da hau, segurenik. Horregatik ardurati izan behar da zer ikur erabiltzen diren eta hauek nola interpretatzen ditugun.

Publicidad

Bai, badakit esaera 'laino guztien azpitik eta sasi guztien gainetik' dela. Hau ez da akelarre bat ordea. Zorigaitzez. Sorginak baino sorginago den Tebasek maneiatzen duen futbol profesionala da. Beldurra baino ikaragarria, alegia.

Joan den astean, Rayo Vallecanoren etxean jokatzen zen partida bertan bera utzi zuten, epaileak horrela aginduta. Espainian galarazten den lehen jokoa da. Arrazoia? Roman Zozulia kirolari ukraniarra, naziak defendatzen maiz ikusi den gizona, nazi deitzea izan zen. Irainduta sentitu omen zen gaztea. 'La ultraderechita cobarde', esan zuen baten batek. Euskaraz askoz doinu politagoa du Santiago Abascal politikari polemikoak famatu egindako esapidea: ultraeskuin kakatia.

Zozulia bere lagun naziekin Twitter

Arazoa, beti bezala, sinbologia guzti horren irakurketan dago. Nazia da Zozulia? Burugabe mamua, milizia ukraniarrarekin armak eskuetan argazkiak ateratzen? Edo, errazena, lelo hutsa besterik ez? Badakigu futbolarien artean, kazetariekin gertatzen den lez, Nobel Saririk ez dela maiz aurkitzen.

Fourteen words

Zozulia kondenatu duen argazki batek nahiko errugabe ematen du lehen begirada batean. Saskibaloian aritu eta gero, markagailua seinalatzen du atzamarrarekin. Emaitza 14-88. Arraroa bai. Nazia? Asko. Hamalaua, dirudienez, 'Fourteen words' eslogana adierazten du. David Lane supremazista zuriak idatzitako esaldi okaztagarriak horrela dio: «We must secure the existence of our people and a future for white children». Gure jenderen izatea eta haur zurien etorkizuna aseguratu behar dugu. Laurogeita zortzia, aldiz, Heil Hitler kodean idazteko modua da. H-a, aleman alfabetoaren zortzigarren hizkia da eta.

Publicidad

Beldurgarriena, hori jakinda, 88-a kamisetan eramaten duten beste jokalari batzuk gogoratzea da. Futbolena, Gianluigi Buffon atezainak, adibidez. Saskibaloian, Nemanja Bjelica. Serbiarrarena erraz azaltzen da. Zortzia beti izan da bere zenbakia. Sacramentora bidali zutenean, taldekide batek erabiltzen duenez (lagun eta kerride duen Bogdan Bogdanovic hain zuzen ere), bikoiztea erabaki zuen.

Bjelica 88-a erabiltzen du 8-a Bogdanovic duelako. Kings

Italiarrak, ordea, ez du barkamenik. Nahiz eta berak leloa dela behin eta berriz esan duen bere txorakeriak bidezkotzeko. Ez zuela esanahia ezagutzen. Lehengoan, baliteke. Bigarrenez egiten duzunean... Buffon handiak, sekulako atezaina, Parman zegoela eta denboraldia txarto zioala, bere barruko kamisetan 'Boia chi molla' idatzi zuen taldekideak pizteko. Hiriko juduak izan ziren sutan jarri zirenak, Buffon telebistan ikusitakoan. 'Amore ematen duenari, borrero'. Gehiago jakin gabe, tamalgarria. Mussolinik askotan erabilitako esaldia dela jakinda... Askok faxista berak sortutakoa dela pentsatzen dute. Ez da horrela.

Publicidad

Jokalariak bere sorterrian, kaleetan erabiltzen den zerbait zela argudiatu zuen eta ez zekiela faxismoarekin zer ikusirik zuela. Ultraeskuin kakatitik, ultraeskuin ergelera. Urte batzuk geroago. 88a jarri zuen sorbaldan. Kontuz zergatiari! Bi zortziek marrazten dituzten lau borobilak beharko ditugun potroen irudia dira. Esan zuen, bai. Lotsez hil gabe. Badirudi bai, nazi kontu honen inguruan, lelo baino faxista gehiago dagoela.

Buffon 'Boia chi molla' esloganarekin eta bere ondoan Mussoliniren biloba, Alessandra, Buffonen aldeko camiseta batekin. Twitter
Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad