Nafarroa Oinezen edizio berri bat hartuko du Lizarrak, formatu txikian
Nafarroako ikastolen alde ospatzen den jaia larunbat eta igande honetan ospatuko da
UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 14 de octubre 2021, 22:41
Nafarroa Oinezen edizio berri bat hartuko du Lizarrak, formatu txikian ospatuko dena. Nafarroako ikastolen alde ospatzen den jaia larunbat eta igande honetan ospatuko da. Aurtengoa egitasmoaren 50. urteurrena izango da, pandemiak behartutako egoerara egokitu behar izan dena, alegia. Aurtengo festatik ateratzen diren ekarpen ekonomikoak Lizarra Ikastolarentzat joango dira bideratuta.
Publicidad
Aipatu bezala, ekimena egun bakarrean soilik ospatu beharrean, bi egunetan antolatu dute, urrriaren 16 eta 17an, hain zuzen ere. Nahiz eta pandemiarekin zerikusia zuten murrizketen gehiengoa bertan behera utzi, antolakuntzatik bertaratzen direnei zentzuz jokatzeko deia luzatu diete. Hori dela medio, «Ongi pasatu, pasatu gabe» leloa gogorarazi dute.
Bi egun hauetarako adin guztietako pertsonentzat egitarau anitza prestatu dute, hala nola, sukaldaritza tailerrak, bertso saioak, argazki erakusketak, herri kirol ikuskizunak, estilo anitzetako musika emanaldiak, artisau azoka, dantza ekitaldi ezberdinak, eta baita zenbait kirol jarduera ere.
Aurtengo formatuak ez du gune guztiak gurutzatuko duen ohiko ibilbiderik izango. Hala, ekintzok hiriko zazpi esparru ezberdinetan jarriko dira martxan. Larunbatean, Foru eta Santiago plazetan, eta, igandean, berriz, ikastolan, Los Llanos parkean, Remontival pilotalekuan, zezen plazan eta Los Llanos Kulturaguneko lorategian.
Informazio guneetan egongo dira aurten ibilbideko sarreretan normalean izaten diren kutsak. Hortaz, nahi duen edonork laguntza ekonomikoa eman ahal izango du jaialdiaren esparruan instalatuta egongo diren bost informazio guneetan. Era berean, norbanakoek nafarroaoinez.eus helbidean bere ekarpen ekonomikoa egiteko aukera dute.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión