Luka Doncic-en sekretua
Zergatik lortu ditu esloveniar gazteak bere adineko beste inork baino 'Triple-double' gehiago?
Luka Doncic-ek 14 'triple-double' lortu ditu orain arte Amerikako Estatu Batuetara (AEB) heldu zenetik. Ikaragarrizko marka da hori. Iaz, zazpi aldiz lortu zituen hamar puntu, errebote eta asistentzia gainetik. Aurten, 14 jokoetan, beste zazpi biderrez egin du. Azkena, ostegunean. 25 minutu bakarrik behar izan zituen 35 puntu, 10 errebote eta 11 asistentzia emateko. Duela zazpi egun, 42 tantotara eraman zuen errekorra.
Publicidad
Bataz beste, esloveniar gazteak 29,9 puntu; 10,6 errebote eta 9,4 asistentzia ematen ditu aurten NBA-n. LeBron James-en lorratza jarraitzeko gai den jokalari bakarra da Real Madrileko harrobian hazitako mutikoa. Oraindik 20 urte besterik ez baditu ere.
Lehenengo eta behin, oso jokalari ona da. Soberan erakutsi zuen Europan, eta, joan den denboraldian, urteko 'rookie' onena hautatuta izan eta gero, konfiantza petoz hasi du erronka berria. Duela hiru liga, oso gertu geratu zen Euroligako formatu berrian 'triple-double' bat egiten zuen lehena izateaz. Zortzi asistentzia 'bakarrik' banatu zituen eta Macabi-ren aurka eskuratutako hamar puntu eta hamaika errebote historiatik kanpo geratu ziren.
Iaz, Panathinaikos-eko antolatzailea den Calathes-ek lortu zuen azkenik. 10+12+18 asistentzia, Buducnost-en aurka. Beste bik egin dute horrelako zerbait gure kontinentean XXI. mendean: Derrick Phelps (2001. urtean) eta Nikola Vujcic, birritan (2005 eta 2006) Maccabi-ren kamiseta zeramala.
Asistenzia errazagoak
Ameriketan errazagoa da. Haiek 48 minutuzko partidak, eta 40koak jokatzen dituztelako. Gainera, asistentzia ematea samurragoa da. Lagunak kanasta lortu baino lehen bote eman dezake. Eta, jakina, munduko jokalaririk onenak izanda, hiruko marratik maiz asmatzen dute. Pase batzuk, egia esan, noizbait ez dute asistentzia itsura handirik baina...
Publicidad
Zein da bere sekretua aurten kantxara ateratzen den bitik batean 'triple-double'a egiteko? Doncic berak «mentala dela» adierazi du, «konfiantza kontua». Bere entrenatzaileak hartzen dituen erabakiak ikusita, beharbada zerbait gehiago egon daiteke.
Dallas Mavericks taldea NBA-n hoberen erasotzen dutenen artean dago -'avanced metrics' begiratura- baita txarrenen artean defendatzerakoan. Seguru asko hor dago gakoa. Rick Carlislek argi dauka irabazteko aukera gehiago aurkituko dituztela aurkarien kanasta erasotuz, berea gordetzen baino.
Publicidad
Nahi duena, nahi duenean
Eta baldintza horretan apustua egin du: Doncic askatu. Erasoan nahi duena eta nahi duenean egin dezake. Bai entrenatzaileak uzten diolako, bai izanez jokalari bikaina denez arerioek ezer gutxi egin dezaketelako. 42 tanto lortu zuen egunean, 13 triple egiten saiatu zen, bost lortuta. Hamahiru. Erraz esaten da.
Bestalde, esloveniarrak ez du defendatu beharrik. Antolatzaile moduan erasotzen du. Baina bi metrotako garaierarekin hegal pibota moduan ibil daiteke atzeko aldean. Libre eta azkarra izanik, errebote mordoa arrapatzen ditu.
Publicidad
Hori da horrenbeste 'triple-double' biribiltzeko sekretua. Doncicen kasuan eta beste edonorentzat. Erasoan denbora asko pilota eskuetan izan. Tiro asko eginda, puntu asko egin behar. Atzean, ordea, errebotera joateko aukera, lagunei defentsa laguntza gehiegirik eskaini gabe. Eta, hau bai talentu hutsa, jokoa irakurtzeko gaitasuna eta baloia nori eta noiz eman behar zaion jakitea asistentziak lortzeko.
Ia beti talde txarrenen aurka
Ez dio inolako merezimendurik kentzen, baina Luka Doncic-en 'triple-double' gehienak, ligako talderik makurrenen aurka heldu dira. San Antonioko Spurs-ak, adibidez, jangoiko moduko enrenatzailea Gregg Popovich botatzea eta guzti pentsatu dute.
Beste talde txarra da Newe York Knicks. Hauei birritan egin die hamar punto, errebote eta asistentzia baino gehiago aurten. Azken biktima, Golden State Warriors, eraztuna irabasteko faborito da beti, baina dituen lesioekin talde arrunta baino arruntagoa bilakatu da. Doncicen kontra ez ziren Curry, Thompason, Green, eta Russell lehiatu,
Guzti hau konbentzitu ez bazaitu, LeBron Jamesen azalpena ere badugu. «He's one bad MOFO». Google-en so egin zer esan nahi duen. Biraoak idaztea debekatu didate.
Publicidad
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión